Prentsa Aretoa

2018/01/15

Frantzian ETAko presoak hurbiltzeak Espainiako Gobernuaren espetxe politika “biluzik uzten” duela dio Bildarratzek

EAJko bozeramaileak Katalunian normaltasun politikorako bidea hartzera deitu ditu eragile guztiak erakundeei berriz ere egonkortasuna emateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzen iritziz, Frantziako Gobernuak ETAko presoak Euskadi inguruko espetxeetara hurbilduko dituela iragarri izanak “biluzik uzten” du Madrilgo Exekutiboak arlo honetan daraman politika. Bizkaia Irratian emandako elkarrizketan, Senatuko EAJko bozeramaileak “oso positibotzat” jo du Eliseoak emandako pausoa, aldiz, Moncloak eta Alderdi Popularrak ETAk hil eta estortsio egiten zuen garaietako espetxe politikoari aldaketa handirik egin gabe jarraitzen dute, Euskadin bizi den garai berrira egokitu gabe.

Bildarratzek larunbatean Bilbon izandako manifestazioa baloratu du, eta EAJk giza eskubide guztien alde, baita presoena ere, azken urteotan egiten ari den lana gogoratu du. Hala ere, Ezker Abertzaleari dei egin dio “iraganera begiratu dezan eta eman zen biolentziaren aurrean beste zerbait egin dezan”. Adibide moduan, gogoratu du haien bozeramaileek Jose Ignacio Iruretagoienari eragindako kalte bidegabea ez dutela oraindik aitortu, joan den astean bere heriotza eragin zuen atentatuaren 20. urteurrena bete zenean.

155. artikuluaren arabera Katalunian ezarritako neurriak indarrean egoteari uzten diotenean Estatuko aurrekontu orokorrei EAJk babesa emango dion ala ez erantzuterakoan,  bozeramaile jeltzaleak dei egin die inplikatutako eragile guztiei normaltasun politikoaren bideari berriz ere heltzeko. “Horrela gertatzen bada, denok nahiko dugu Gobernu eta erakundeen egonkortasuna eta, horren arabera, ikusiko genuke Rajoyk aurrekontuak aurkezten baditu eta zer nolako tokia duten Euskadiren agenda eta interesek”.

Senatuko EAJko bozeramailea, bide batez, bere adostasuna agertu nahi izan du Miquel Rocak Goi Ganberari buruz emandako iritziarekin. 1978ko Konstituzioa idatzi zenean CiU alderdiko bozeramaile zenak Lege Nagusia egiterakoan oker nabarmena egin zutela onartu berri du. “Denok onartzen dugu gaur egun Senatuaren egoera penagarria dela, baina PPk eta PSOEk ez dute aldaketa serioa egiteko borondaterik. Duela 14 hilabete Senatuko erreforma egiteko ponentzia egitea onartu zuten alderdi guztiek; gu abstenitu egin ginen eszeptikoak ginelako eta denborak arrazoia eman digu, oraindik ez delako behin ere batzartu. Horixe da Senatuarekiko dagoen jarrera”, amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak