Prentsa Aretoa

2018/03/07

Ahedoren iritziz, “lekuz eta garaiz kanpokoa” da PPk hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidea aldarrikatzeak ustezko ‘gorrotoa‘ eragiten duela esatea

Senatuak bertan behera bota du Estatuko Administrazio Orokorreko langileen aukeraketa prozesua antolatzerakoan errealitate soziolinguistikoak kontuan izateko EAJk aurkeztu duen mozioa.

rss Ezagutzera eman
Ahedoren iritziz, “lekuz eta garaiz kanpokoa” da PPk hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidea aldarrikatzeak ustezko ‘gorrotoa‘ eragiten duela esatea

ARGAZKIA JAITSI

Nerea Ahedoren iritziz, “lekuz eta garaiz kanpokoa” da Clara San Damianek ‘hizkuntza konfrontazio eta gorroto tresna moduan erabiltzen dela’ esatea Estatuko Administrazio Orokorreko langileen aukeraketa prozesua antolatzerakoan errealitate soziolinguistikoak kontuan izateko EAJk mozio bat aurkeztu duelako.

Kultura gaietarako bozeramaile jeltzalea harrituta agertu da Alderdi Popularreko partaideak erabili duen argudioarekin, bere iritziz “hizkuntzen inguruan duten benetako pentsaera azaleratzen duena”. Alderantziz, jeltzalearen aburuz, hizkuntza gutxituak babesteko hizkuntza politikoak “ez lirateke inoiz kritika interesatu eta irrazionalen jomuga izan behar”.

Ahedok ironia erabili du Goi Ganberan ekimen hau bertan behera bota dutenek Estatuko Administrazio Orokorrak hizkuntza koofizialen erabilera bermatzen ez duela ikusita izango duten iritziaz: “Normala irudituko zaie; legea ez betetzea, antza, ez zaie bereziki ardura”, azaldu du, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 56.2 artikulua gogoratu baino lehen. Honek dioenez, ‘Hizkuntza gutxitu bi dituzten Autonomia Erkidegoetako Administrazio publikoek gaitasun egokia duten langileen hautaketa aurreikusi behar dute’. “Honekin, langileen hautaketaz ari da, ez lanpostuen probisioaz Talde Popularraren emendakinak sartu nahi zuen moduan; honekin gerta liteke postu bakar batek ere ez izatea beharrezkoa den hizkuntza perfila eta, ondorioz, ez exijitzea”.

Legearekin bat egiteaz aparte, EAJren ekimenak “ez du ez desberdintasunik, ez murrizterik, ez oztoporik eragiten”, Ahedoren iritziz. “Erritmoak lasaiak izan behar dira, ados, baina hori ez da paralisiarekin nahastu behar, eta gai honetan Estatuko Administrazio Orokorrak 40 urte daramatza paralisian. Eta txarrena da, ez duela ematen martxan jartzeko gogo askorik duenik”, amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak