Prentsa Aretoa
2018/03/14
Eroritakoen Haranerako hitzarmena eguneratzera presatuko du Bildarratzek, “zuzenbidearen kontrako gaiak jasotzen dituelako”
Datorren astearteko Gobernuaren Kontrolerako galderan, EAJko senatariak Siloseko Beneditar Abadiarekin dagoen akordioa berritzeko gestioen berri eman dadila exijituko du.
Jokin Bildarratzek Siloseko Beneditar Abadiarekin Eroritakoen Harana kudeatzeko dagoen hitzarmena berritzera premiatuko du Justizia Ministroa eta, besteak beste, bertan oraindik indarrean dauden “zuzenbidearen kontrako gaiak” ezabatzeko. Bozeramaile jeltzaleak 1958ko maiatzaren 29an izenpetu zen akordioa aldatzeko Estatuko Gobernuak dituen aurreikuspenak azal ditzala exijituko dio Rafael Catalari.
Martxoaren 5ean Justiziako Estatu Idazkariak, Bildarratz senatariari erantzunez, Estatuko Gobernuak aipatutako hitzarmena berritzeko duen aldeko jarrera jakinarazi zuen Senatuan egin zuen agerraldian. Hori dela eta, Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak eskatu du hitzarmena “baliogabetzen duten gaiak bertatik ken daitezela, aplikatzen badira zein ez”. Horien artean, jasotzen diren derrigorrez eman beharreko meza batzuk zerrendatu ditu: ‘Franco Estatu buru izatera heldu zeneko eguna goresteko’, bere heriotzaren urteurrena edo apirilaren 1a, ‘gure Gurutzada amaitu zenekoa’, akordioak dioenez, edo hitzarmenaren arrazoian bertan jasotzen den ‘Jainkoari gurutzada nazionalean hildakoen arimen alde erregu egiteko’ aipamena.
Testua eguneratzeaz gain, Bildarratzek monumentuari esanahi berria emateko beharra ere azpimarratu du berriz, “alderdi bakarreko” ideologi zehatz bat duelako, pisu politiko handi batekin. “Alde bakarrekoen ekintzak azpimarratzeko bakarrik erabili da eta heziketarako erabili behar da: historia irakasteko eta hainbeste sufritu dutenentzako memoria, oroitzapena eta justizia jasotzeko”.
Asteartean Eroritakoen Haraneko Prioreak Goi Ganberan agertzeari uko egin izana “tristetzat” jo du EAJko senatariak, dena dela, monumentuan bertan martxoaren 26rako adostutako hitzordura joatea defendatu du. “Bertara joango gara familiengana hurbildu behar dela esateko: apaltasun, elkartasun eta hurbiltasun baloreak aplikatu ditzala haien helburuari laguntzeko; baita Lapeña anaien gorpuzkiak bertatik ateratzeko dagoen epaiaren exekuzioan aurrera egin dezan esateko”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19