Prentsa Aretoa

2018/11/20

Cazalisek garraiobideetan karbono isurketekin modu eraginkorrean amaitzeko lan egitea eskatu du diesela demonizatu gabe

Garraio eta industriako ibilgailuen isurketa kutsakorrak murriztearen alde pausoz pauso aurre egiteko plangintza errealista eskatu du, kasu eta une bakoitzean teknologia egokiena garatzearen alde egonez, kontrako efektua sortu gabe.

rss Ezagutzera eman
Cazalisek garraiobideetan karbono isurketekin modu eraginkorrean amaitzeko lan egitea eskatu du diesela demonizatu gabe

ARGAZKIA JAITSI

Jose Maria Cazalisek garraiobideetan karbono isurketekin amaitzearen alde lan egin dezan eskatu dio Estatuko Gobernuari, diesel motorren erabilera demonizatu gabe. EAJko senatariak ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua ezinbestekoa dela esan du, baina garrantzitsuena “karbono isurketak murriztearen alde aurrerapausoak ematea da, gaur egun 2014z geroztik egindako diesel motorren erabilerarekin bateragarria den helburua”.

“ibilgailuen teknologia elektrikoa eta kargatzeko lekuak garatzearen alde lan egitea garrantzitsua da, baina hau ez da gauetik goizera gertatuko. Bitartean, oraindik propultsio elektrikoa hasi berria den garraiobide eta industriaren sektoreetan, garatzeko denbora gehiago behar duten sektoreetan, gaur egun baino gutxiago kutsatzen duten erregai eta motorren aldeko apustua egiten jarraitu behar dugu”.

Trantsizio Ekologikorako Ministroa ez denez etorriko Osoko Bilkurara, atzeratu egin da Cazalisek industria eta garraiobideetan gas kutsakorrak eta negutegi efektua sortzen duten gasak murriztera bidean urgentziazko neurri osagarriak eskatzeko prest zuen interpelazioa. Dena dela, Estatuko Gobernuari “planteamendu errealistagoa” egitea eskatu dio. “Sektoreka zatikatuta eta energia teknologoa desberdinen aurrerapausoetara zabalik”, motor hauek 2050erako desagerrarazteko aurreratu duten erabakiari dagokionez. “Helburua karbonoa murriztea da, ez elektrifikazioa lortzea eta sistemak sektore eta unearen araberako teknologia aurreratuenetara eta erreferentziazkoetara egokitzen joan behar dugu negutegi efektu gas, oxido kutsakor eta partikulak zero isurketetara heltzeko”.

“Ziurgabetasuna sortzen ari dira gidariengan, eta hauek, ibilgailu elektrikoak normaltasunez erabiltzeko azpiegiturarik ez dagoela ikusita, kotxea aldatzea atzeratu egiten dute. Honenbestez, kontrako efektua lortzen da, zaharrenak direlako gehien kutsatzen dutenak”. Gaineratu duenez, esparru batzuetan zaila izango da diesel eta gasolina ordezkatzea eta apurka-apurka egokitu beharko dira erregaiak eta motorrak: errepidez egiten den zama astuneko garraioak; itsasoz edo elektrikoak ez diren trenez egiten dena; armada, suhiltzaile edo polizien ibilgailuak; hondeamakinak, traktoreak… 

Senatariak berriz ere ohartarazi du automobiletako enpresak ixtearen arriskuaz diesel eta gasolina erabiltzen duten autorik eskatzen ez delako eta egokitzeko astirik izango ez dutelako, edo markek modelo berriak beste herrialde batzuetako lantegietan egitea erabakitzen dutelako. Horregatik, denbora eskatu du eta “dieseleko kotxeen parkea berritzea susta dadila ibilgailu elektrikoa  edo kutsatzen ez duen bestelako teknologiak zalantzarik gabe garatzen diren bitartean”.

Ezagutu Gure Senatariak