Prentsa Aretoa

2019/02/12

Bildarratzen esanetan, hauteskundeak eskatzeko manifestazioa deitzea “benetako arduragabekeria” da

EAJko bozeramailea Gobernuko Presidentea Senatuan agerraldiaren aurka azaldu da, herri honek “ez duelako tentsio gehiago behar, kontrakoa baino”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jokin Bildarratzen esanetan, “benetako arduragabekeria” da igandean hauteskundeak aurrera daitezen Madrilen egin zen manifestazioa deitzea. Senatuko EAJko bozeramaileak iritzi hau eman du gaur Talde Popularrak Gobernuko Presidentea Goi Ganberan agerraldia egiteko eskaera berriaren ondoren, oraingoan Generalitat-eko President-arekin egin zuen bileraren zehaztasunen berri eman dezan. “Agerraldi horren aurka gaude, pentsatzen dugulako herri honek ez duela tentsio gehiago behar, kontrakoa baino”.

Senatari jeltzalearen hitzetan, “erakutsi nahi izan dute argazkiaz gain” igandeko manifestazioak “mezu bat baino ez du utzi”, 2005etik 2011ra bitartean Alderdi Popularrak deitu zituen hamaikekin egin zuen bezala, baina ohartarazi du “PPk manifestazio bat deitu duen guztietan oso ondorio kaltegarriak izaten ditu”. Bildarratzek Soraya Saenz de Santamariaren hitzak erabili ditu, “isilik dagoen gehiengoa” Colonera ez zela joan gogoratuz; onartu arren igandean “jende asko egon zela, Katalunian ere bi milioi pertsona batu ziren manifestazioan eta Rajoyren Gobernuak ezer gutxi egin zuen giro politiko desberdina sortzeko”. Voxen etorrerak “politika bera eta, begi bistakoa denez, PPrena ere erradikalizatu” egin duela azpimarratu ostean, Bildarratzek bizitzen ari garen egoeren aurrean “lasaitasuna, pazientzia eta lan handia” eskatu du.

Alderdi politiko kataluniarrekin Estatuko Aurrekontuak onartu daitezen izan litezkeen negoziazioei buruz galdetuta, EAJren bozeramaileak erantzuna izan da “bakoitzak daki non dituen bere interesak eta nor ordezkatzen ari da. Gugan beti izango da gure ardurapean eta ordezkatzen dugun Euskadin eragina duten erakundeei egonkortasuna ematea”. Bildarratzek “denen ardura” eskatu du berriz ere legealdiak lau urteko iraupena izan dezan. “Hiritarrek gobernatzeko hautatu gaituzte. Zer egingo dugu hauteskunde berrien ostean emaitza berdintsua bada? Beste deialdi bat, baten batek gehiengo osoa edo nahikoa duela ulertu arte? Hori ezin da horrela izan; desberdin pentsatzen dutenak akordioetara heltzen dira eta erantzukizuna bere gain hartzen dute”.

Ezagutu Gure Senatariak