Prentsa Aretoa
2021/03/08
EAJ-PNVk Eutanasiari buruzko legearen testuak hizkera ez-sexista eta inklusiboa erabiltzea eskatu du
Euskal Talde Parlamentarioak Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamenari egindako emendakin baten bidez eskatu du, aste honetan Senatuan eztabaidatuko dena.
EAJ-PNVk Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamenaren testua osorik berrikusteko eskatu du hizkera ez-sexista eta inklusiboa erabil dezan. Proposamen hori bihar Senatuan hasiko den Osoko Bilkuran eztabaidatuko da eta, egungo idazketak hizkeran tratu-berdintasunari dagozkion ezaugarri horiek kontuan hartzen ez dituenez, EAJ-PNV Taldeak lege-testuak aintzat har dezala eskatu du. "Eutanasia arautzeko legea garrantzitsua iruditzen zaigu; despenalizatu eta arautu egin behar da. Hala ere, lege baten beharra ez dago legearen idazketan hizkuntza inklusiboa erabiltzeko premiarekin kontrajarrita", nabarmendu du Nerea Ahedo senatariak.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Senatua
2026/03/17
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















