Prentsa Aretoa

2021/06/15

Haurrak salerosketatik babesteko arrisku-faktoreetan arreta jartzea eskatu du Maribel Vaquerok

Haurren ikuspegia uneoro kontuan hartzeko eskatu du, bai biktimak detektatzeko, identifikatzeko eta erregistratzeko, bai babesteko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuko EAJ-PNV Taldeak haurren salerosketa aztertzeko orduan haurren ikuspegia kontuan hartzea eskatu du. Maribel Vaquerok nabarmendu duenez, ikuspuntu global eta integral baten barruan, beharrezkoa da une oro haurren ikuspegiari eustea, bai biktimak detektatzeko, identifikatzeko eta erregistratzeko, bai babesteko. "Delituaren jazarpen penala kontuan hartzeaz gain, biktimei laguntza eta babesa ere eman behar zaie. Askotan, lapurreta txikien ostean, eskean dagoen adingabe baten atzean… ikusten ez dugun eta antzematen ez dugun salerosketaren biktima bat dago ", azpimarratu du.

Familia, Haur eta Nerabeen Batzordean, senatari jeltzaleak dei egin du haur bat salerosketaren aurrean zaurgarriago egiten duten faktoreak identifikatzeko, arrisku-taldeen gainean jardun ahal izateko, hala nola familia-inguruneko indarkeriaren edo abusuaren biktima diren adingabeak, migrazio-proiektu baten barruan mugikortasun-egoeran dauden adingabeak, gerrako, krisi eta hondamendi naturaleko biktimak, komunitate edo auzo marjinaletako haurrak. “Horretarako, beharrezkoa da eskumena duten administrazioek, modu koordinatuan, haurren eskubideen sustapena kontuan hartzen duten haur-politikak antolatzea, prebentzioan eragitea eta haurren ongizatea eta beharrak bermatzea”. Vaquerok haurren ikuspegia Berdintasun Ministerioak iragarri duen salerosketari buruzko Legean ere jasotzea eskatu du.

EAJ-PNVko senatariak ez du alde batera utzi nahi izan arazo horrek eskatzen duen ikuspegi globala, salerosketa-sareek hainbat herrialdetan jarduten baitute, eta globalizazioak pertsonen trafikoan eta, batez ere, adingabeen trafikoan gora egitea erraztu du. "Ez da, beraz, arazo lokala, arazo globala baizik", gaineratu du.

Ezagutu Gure Senatariak