Prentsa Aretoa
2021/12/21
EAJ-PNVk 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestu ditu, Euskadirentzat onuragarriak direlako
Maria Dolores Etxanok positibotzat jo du Gobernu zentralarekin lortutako akordioa, zeinaren bidez EAJ-PNV Talde Parlamentarioak aurrekontu-izapidearen hasieran ezarri zituen hiru helburuak bete dituen.
EAJ-PNV Talde Parlamentarioak Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestu ditu Senatuan, Gobernu zentralarekin 2022ko ekitaldirako lortutako akordioak Euskal Autonomia Erkidegorako eta Nafarroako Foru Erkidegorako onuragarriak direla iritzita, “bai alderdi materialean, bai politikoan, euskal autogobernua eta aldebikotasuna indartuz”, María Dolores Etxano senatariak azpimarratu duenez.
Arlo ekonomikoko arduradun jeltzaleak positibotzat jo du EAJ-PNVk aurrekontu-izapidearen hasieran ezarri zituen hiru helburuak bete izana, hala nola AHTa Bilbora eta Gasteiza lurpetik heltzeko lanak egiteko euskal erakundeei egindako kudeaketa-gomendioa, BGDSa EAEra eta NFEra transferitzearen desblokeoa, bai eta bi erkidegoetarako lortutako inbertsioak ere, herritarren babes soziala zabalduz.
Gaur, Senatuan, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak behin betiko onartzeak pandemiak eragindako salbuespenezko egoeran edozein erakunderentzat beharrezkoak diren kontuak izatea ere suposatzen du, “administrazio eta lurralde guztien arteko lankidetza eta elkartasuna behar delako. Hobe da soluzioaren parte izatea COVID-19aren pandemiaren ondorioei erantzun nahi zaienean”, azaldu du.
Beste behin ere, agerian utzi behar da EAJ-PNV Taldea ez dagoela erabat ados Kontuekin, eta zalantzak eta desadostasunak sortzen dizkiola. Hala, Etxanok deitoratu egin du Gobernuak betoa jarri izana ile-apaindegien BEZaren murrizketari buruzko zuzenketak eztabaidatzeari, eta “modu ezohikoan eta lehenbailehen eztabaidatzea” eskatu dio, “sektoreari eta ganberaren gehiengoari jaramon eginez”.
Halaber, kezkatuta agertu da Next Generation funtsak gauzatzearen inguruan; “horien diseinuan ez da autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen partaidetzarik izan, eta Gobernuak behin eta berriz adierazi duelako horiek gauzatzeko epeak 2023ra estutzen dituela”, Europak 2026ra arte gauzatzeko aukera ematen duenean. Horrez gain, adierazi du “premiazkoa dela Gobernuak Europako finantzaketa lortzeko eskualdeetako PERTE proposamenei erantzutea, eta gainera, Estatuko PERTEak ez dira heltzen ari azken jasotzaileengana”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19