Prentsa Aretoa
2022/01/25
EAJ-PNVk Lanbide Heziketaren Legean prestakuntza duala hobetzeko neurriak sartzeko eskaerari eutsiko dio
Rosa Peral senatariak Pilar Alegría ministroari adierazi dio mantendu egingo dituztela Euskal Taldeak Kongresuan aurkeztu zituen zuzenketak lanbide arteko gutxieneko soldatan oinarrituta ordaindutako bekak eskatzeko, eta Langileen Estatutuan araututako prestakuntza-kontratuek adin-mugarik izan ez dadin.
Rosa Peralek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari aurreratu dionez, EAJ-PNVk prestakuntza duala hobetzeko zenbait neurri sartzeko eskaerari eutsiko dio Lanbide Heziketaren Legea Senatuan izapidetzen den bitartean. Pilar Alegria ministroak Senatuan egindako agerraldian, ordezkari jeltzaleak Euskadik LH dualaren alde egindako apustua nabarmendu du, “nazioarteko erreferentea” dena, eta prestakuntza- eta produkzio-jarduera uztartzen dituen modalitate horretan daudenen baldintzak bermatzeko beharra azpimarratu du.
Hala, enpresak ordaindutako beken sistema bat aldarrikatu du, gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldatarekin, Euskadin 2015ean dekretu bidez arautu zen bezala. "Prekarietatearen aurkako borroka prestakuntza-fasetik hasi behar da", adierazi du. Era berean, prestakuntza-kontratuei heldu ahal izateko adin-muga kentzearen aldeko apustua egin du. “Etengabeko prestakuntzaz, langileen birziklatzeaz, teknologia berriez eta prestakuntza-ziklo berriez hitz egiten badugu, ez genuke baldintzatu behar 25 urtetik gorakoek lanbide-heziketa duala egin ahal izatea, enplegua lortzeko tresna argia eta frogatua denean. Lanbide Heziketaren Legeak babestu egin beharko luke, eta ez itxaron beste lege batzuetan aldatu arte”, helarazi dio Pilar Alegria ministroari.
Bestalde, EAJ-PNVko senatariak deitoratu egin du Autonomia Erkidegoek curriculum-dekretuak egiteko eman duten denbora eskasa. “Denborak ez dira oso egokiak izaten ari, eta horrek ekarri du bileretako gogoeta didaktiko-pedagogikoa ahultzea. Denbora gehiago behar da hain aldaketa garrantzitsua planifikatzeko, diseinatzeko, galdetzeko eta gizarteratzeko”.
Irakaskuntzako Funtzio Publikora Sartzeko Errege Dekretuari dagokionez, Rosa Peralek azaldu du zirriborroak ez diola erreferentziarik egiten irakaskuntzako gaitasunari, “zati komun eta homogeneo hori beretzat gordetzen duen Estatu baten ikuspegiari eutsiz, baina ez dugu aurrerapausorik ikusten sartzeko prozeduran, irakaskuntza-jarduerarako onenak nola hautatu behar diren jakiteko, erreferentziako hezkuntza-sistemetan egiten den bezala”. Hori dela eta, senatari jeltzaleak eskatu du, “sarbide-prozesuak berdin jarraituko badu, autonomia handiagoa utz diezaieketela berau aldatu eta hobetu nahi duten autonomia-erkidegoei”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19