Prentsa Aretoa

2022/02/02

Senatuak Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa onartu du, hiru zerga berri gehituz

Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Gobernuaren arteko aldebiko akordioa nabarmendu du, eta Kontzertuaren eta Kupoaren inguruko adostasuna babesteko deia egin du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuak Euskadiko Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa berresten duen lege-proiektua onartu du gaur, Ganbera osoaren babesarekin, Ciudadanosena eta Voxena izan ezik. Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Kontzertuaren Batzorde Mistoan euskal finantzaketa-ereduaren izaera adostua nabarmendu du. Izan ere, itun horren bidez, “Euskadik beste urrats bat eman du bere autogobernuan, eta aurrera egin du zerga-autonomian”.

Izapidean, Gorte Nagusietan Ekonomia Itunaren egokitzapena amaitzen da tributuen edo arauen antolamenduan gertatutako erreformak integratzeko, eta 2020ko martxoko eta 2021eko uztaileko Batzorde Mistoen akordioa jasotzen da. Akordio horren bidez, finantza-transakzioen zerga, zerbitzu digitalak zehazten dituen gaineko zerga eta merkataritza elektronikoaren BEZa hitzartzen dira, Estatuak onartuak, eta hemendik aurrera ordainarazpena, kudeaketa eta bilketa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien esku geratuko da.

Ganberaren ia ahobatezko adostasuna izan arren, Voxen eta Ciudadanosen diskurtso “manipulatzaile eta egiarekin bat ez datozenak” entzun ostean, Etxano senatariak kritika egin die euskal finantzazio sistema “beste autonomia erkidego batzuekiko bidegabekeria iturri gisa” erabiltzen dutelako, “Estatu osoan etekin politikoa lortzeko helburuarekin”. Hitzaldi horiei erantzunez, senatari jeltzaleak Kontzertu Ekonomikoa zer den azaldu du, Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen tresna juridikoa den aldetik, zeinak “autonomia baitakar politika publikoak, osasuna eta hezkuntza gauzatu ahal izateko, alde bakarreko arriskua baitakar, gure diru-sarreren mende baitago, eta ezin baititu finantzaketa-tresnak eskuratu, hala nola Likidezia Funts Autonomikoa eta Estatuko gainerako lurraldeekiko elkartasuna, elkartasun-funtsaren bidez”.

Etxano senatariak azpimarratu duenez, autonomia-erkidegoen finantzaketa-sistemari buruzko eztabaidak ez ditu Kontzertu Ekonomikoaren sisteman egon daitezkeen beharrak, larrialdiak eta bidezko eskaeren inguruko azalpenak bilatu behar, eta eragile instituzionalei, politikoei, ekonomikoei eta sozialei dei egin die “Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren ereduaren inguruko adostasuna eta ituna babesteko, bai eta hauteskundeei buruzko eztabaida horri ihes egiteko ere”.

Ezagutu Gure Senatariak