Prentsa Aretoa

2022/02/21

Lan-erreformak unibertsitateko ikerketa-kontratuetan duen eraginaz ohartarazi dio Rosa Peralek Zientzia eta Berrikuntza ministroari

Kanpoko finantzaketarik ez duten taldeentzat arazoa izan daitekeela jakinarazi dio Rosa Peralek Diana Morant ministroari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Rosa Peralek kezka azaldu dio Zientzia eta Berrikuntza ministroari Lan Erreformak ikerketako langileen kontratazioan izan dezakeen eraginagatik. Diana Morant ministroak Senatuan egindako agerraldian, EAJ-PNVren ordezkariak mahai gainean jarri du obra eta zerbitzuengatiko kontratua ezabatzea “arazoa” izango litzatekeela “kanpo-finantziaziorik ez duten taldeentzat, bai hauek berriak direnean, bai Gizarte Zientzietakoentzat, horiek lortzea zailagoa baita”, azaldu du.

Kontratu mota hori “positiboa izan daiteke prekarietatea murrizteko, baina eragin negatiboa ere izan daiteke”, Peralek ohartarazi duenez, eta ministroari galdetu dio unibertsitateei nola eragingo liekeen aztertu ote den. "Inpaktua ez da berdina izango ikerketa-zentro publikoetan, funts errepikariak izan baititzakete", gaineratu du.

Era berean, doktoratu aurreko kontratuak ezabatzeak administrazio autonomikoetan izango duen eragina ere mahaigaineratu du, kontratu horiek ere mugagabeak izango baitira. “Zientzia eta Unibertsitate Ministerioak arduratuko dira indarrean dauden kontratuen kalte-ordainez, baina aztertu al duzue etorkizuneko kontratuen kalte-ordainek zenbat ekar lezaketen? Gure kasuan, eragiten digun neurria da; Euskadik Hezkuntzaren eta I+G+Bren arloko eskumen esklusiboa izateaz gain, finantzaketa ere autonomikoa da, eta, beraz, neurri bakoitzaren eragin ekonomikoak zuzenean eragiten du ", ondorioztatu du.

 

Ezagutu Gure Senatariak