Prentsa Aretoa

2022/03/29

Ukrainatik iristen diren adingabeen harrerarako estatu-sistemak hauen aurreko loturak kontuan har ditzala eskatu du Maribel Vaquerok

Proposatu du bai ordenatutako bideetatik iristen direnak, bai bere kabuz edo senideen bidez iristen direnak aintzat hartzea.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maribel Vaquero EAJ-PNVko senataria kezkatuta agertu da Estatuko sistemak dituen gabeziengatik babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko, zehazki, Ukrainako gerratik ihesi iristen diren adingabeak. Haurren Erakundeen Plataformako presidenteak Senatuan egin duen agerraldian, eskubide guztiak babesteko harrera ordenatua egin behar dela onartu du Vaquerok, baina nabarmendu du harrera-sisteman aurreikusitako faseek “zaildu egiten dutela hauen egokitzapena, eskola-jarduera edo ibilbide pertsonala edo familiarra hasi duten adingabeak beste leku batera eramatea ahalbidetzen dutelako”.

Senatari jeltzaleak adierazi duen bezala, “kontuan hartu behar da, halaber, badaudela jada Euskadin senitartekoak dituztenak edo aurreko loturak dituztenak, Txernobylgo haurrak kasu”, aipatu du adibide gisa; familia horiekin “ibilbide pertsonal eta familiar hurbilagoa eta egokiagoa egin ahal izango dute egon nahiko duten familia horien babesarekin, haien babesa izango ez balute baino”. Vaquerok antolamendu eta plangintza gehiago eskatu dizkio Estatuko Gobernuari, eta kontuan har ditzala gerratik ihes egiten duten pertsonen iritsieraren aldaera guztiak, bai bide ordenatuetatik iristen direnak, bai beren kabuz edo senitartekoek lagunduta iristen direnak, sisteman sartzea errazteko orduan.

Senatariak ohartarazi duenez, beste autonomia erkidego batzuetara bideratzeko arriskuaren aurrean, batzuek sistematik kanpo geratzeko erabakia hartuko lukete, nahiz eta eskubidea izango luketen laguntzak jasotzeari utzi. “Sistemak egokitu behar du horietara, eta ez haiek sistemara”. “Kezkatuta gaude eskubideak gal ditzaketelako, eta gustatuko litzaiguke horiei arreta ematea eta lotura horiek mantentzea, beren etorkizuneko proiektua hobekien gara dezaketen lekuan”, gaineratu du, pertsona ukrainar bakoitzari aldi baterako babesa emateko onartutako Europako zuzentarauaren ildotik, pertsona bakoitzak bere gizarteratze-prozesua non hasi nahi duen erabakitzeko eskubidea ezartzen baitu.

  

Ezagutu Gure Senatariak