Prentsa Aretoa
2022/04/22
Nerea Ahedoren iritziz, buruzagi subiranistei egindako espioitza “aitortu eta ikertu nahi ez izatea guztiz onartezina da”
Senatariaren aburuz, honek erakusten du “dugun kalitate demokratikoa zalantzagarria” dela, eta Estatuak “ahalik eta gardenena” izan behar duela aldarrikatzen du, “higiene demokratikoagatik”.
Nerea Ahedo EAJ-PNVko senataria haserre agertu da Espainiako Gobernuak ez dituelako aitortu eta ikertu burujabetzaren aldeko buruzagiei egindako espioitza kasuak. “Guztiz onartezina da ustez demokratikoa eta zuzenbidezkoa den estatu batean hori gertatzea eta ez aitortzea, zer gertatu den, zergatik gertatzen ari den eta berriro gerta ez dadin saiatzea. Baloiak kanpora botatzen eta hori ez ikertu ez dadin nahi dute, eta hori larria da”.
Ahedok uste du gertakari honek erakusten duela “dugun kalitate demokratikoa zalantzagarria dela”, eta azpimarratu du Estatuak “ahalik eta gardenena izan behar duela, higiene demokratikoagatik”. Hala, gogorarazi du EAJ-PNVk urteak daramatzala Sekretu Ofizialen Legea aldatzea eta gertuko demokraziekin homologatu daitekeen legea izatea aldarrikatzen. “Jendearen aurrean aldatu egingo dela esaten da, baina, egiaren orduan Estatuan gobernatzen ari den edozein alderdiren interesengatik atzera egiten dute”.
Herri Irratian egindako elkarrizketan, Gobernu zentralarekin izandako tentsio berri horrek hauteskundeak aurreratzea ekar lezakeen galdetzerakoan, Ahedok erantzun du “beste konfiantza krisi bat” dakarrela, eta gaineratu du Gobernua babesten duten alderdiek hori babesten jarraitzearen eta etorriko litzatekeen alternatibaren artean aukeratu behar dutela, nahiz eta iragarri duen “Sanchez azken unera arte presatzen saiatuko” dela.
Azkenik, koalizio-gobernuak birzentralizazio-grina duela baieztatu du, “baina hori ez da oraingoa; bai PSOE eta bai PP oso gutxi bereizten dira lurralde- eta eskumen-gaietan, autonomia-erkidegoei dagokienez”, iritzi dio. “Espainiar guztiak berdinak direla argudiatuz, uniformizazio bat egotea nahi dute, baina beti txarrerantz; denek funtziona dezatela gaizki funtzionatzen duena bezala. Eta horren aurka jarriko gara. Autogobernua ongizatea da, eta hemendik egitea dagokigu”, amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19