Prentsa Aretoa
2022/06/21
Guatemalan jazartzen, kriminalizatzen eta hiltzen dituzten giza eskubideen eta herri indigenen defendatzaileentzat babesa eskatu dio Imanol Landak Espainiako Gobernuari
Kanpo Gaietarako ministroari adierazi dionez, “beharrezkoa da nazioarteak egoera bidegabe eta jasangaitz honetan arreta jartzea”
EAJ-PNVko Imanol Landa senatariak giza eskubideen Guatemalako hainbat departamentutan jazartzen, kriminalizatzen eta hiltzen ari diren giza eskubideen eta herri indigenen defendatzaileak babesteko proaktibitate handiagoa eskatu dio Espainiako Gobernuari. Goi Ganberako gaurko kontrol saioan, Landak Kanpo Gaietarako ministroari eskatu dio Guatemalako enbaxadatik neurriak har ditzala Alta eta Baja Verapaz eskualdeak bisitatzeko, erakunde horiei harrera egiteko, liderren epaiketetara joateko, edo Guatemalako Gobernuarekin aldebiko elkarrizketan oinarrizko eskubideak errespeta daitezen exijitzeko.
Landak joan den maiatzaren 30ean Imelda Teyul Altiplanoko Nekazari Komiteko Verapaz saileko koordinatzaileak -Estatuko Nazioarteko Bake Brigaden eskutik bildu ziren- helarazi zion lekukotza eraman du osoko bilkurara. Horren arabera, nekazari indigenak beren lurretatik botatzen dituzte, bai gutxieneko bermerik gabeko hustuketa judizialen bidez, bai talde armatuen eraginez. Horrez gain, beren eskubideen eta ingurumenaren defendatzaile diren liderrak kriminalizatzen ari dira –Guatemalako giza eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisionatuen Bulegoaren arabera, gaur egun 1.000 atxiloketa agindu baino gehiago dago Komiteko kideen kontra-, eta beste batzuetan erahil egiten dituzte. “2016 eta 2018 artean, Batzordeko sei kide hil zituzten, eta beste bi, besterik gabe, desagertu egin dira”, salatu du. Inpunitatearen Kontrako Nazioarteko Batzordeak uste du departamentu horrek Guatemalako sistema judizial ustelena duela, “eta, egia esan, egiaztatu da zuzenbide penala behar ez bezala erabiltzen dela pertsona horien aurka, difamazio-kanpainak eginez, batzuetan frogarik gabe egindako akusaziopean auzipetuta, prebentziozko espetxealdiaren erabileran gehiegikeriak eginez eta legezko adituek eta alde askotako erakundeek zalantzan jarritako espetxealdi-zigorrak ezarriz”, zerrendatu du Landak.
Horregatik guztiagatik, senatari jeltzaleak José Manuel Albares ministroari adierazi dio “beharrezkoa dela nazioarteko komunitateak egoera bidegabe eta onartezina honetan arreta jartzea, pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzeko oinarrizko eskakizunean, gatazka horiek konpontzeko formula bidezko eta baketsuak bultzatzeko elkarrizketa eraikitzailetik, komunitate indigenek beren lurren eta ustiapenaren gainean dituzten eskubide legitimoak aitortu eta babestuko dituztenak”. Landak gogorarazi du Eusko Jaurlaritza dagoeneko aplikatzen ari dela giza eskubideen defendatzaileak babesteko programak.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19