Prentsa Aretoa

2022/09/06

Energiaren kudeaketari ekiteko epe luzerako ekintzak ere landu behar direla ohartarazi dio Estefanía Beltrán de Herediak Pedro Sanchezi

Senatuko EAJ-PNVko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzak Kontingentzia Planari egindako ekarpenak kontuan har ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, Bilboko porturako gas likidotuaren bigarren kargategia barne

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Estefanía Beltrán de Herediak energiaren prezioaren garestitzearen ondorioei aurre egiteko epe luzeko jardueretan ere lan egiteko beharraz ohartarazi dio Pedro Sanchezi, epe laburrekoak lantzeaz gain. Espainiako Gobernuko presidenteak energia aurrezteko eta kudeatzeko planaren berri emateko Senatuan gaur egin duen agerraldian, EAJ-PNVk goi-ganberan duen bozeramaileak Gobernu zentralak hartutako neurrien modukoak hartzea beharrezkotzat jo du, baina “prezioen krisiaren ondorioak arintzera bideratuago daude, nazioarteko merkatuetan energiaren prezioaren gorakadarekin lotura handia duten kostuen hazkundea moderatzera baino”, hodi dela eta, “koiunturazko erantzunak dira, nahikoa ez direnak egiturazko arazoa bilakatzeko itxura guztia duen arazo bat izanik”.

Ildo horretan, hilabete honetan Bruselan aurkeztu behar duen Kontingentzia Plana egiteko Eusko Jaurlaritzatik egindako ekarpenak kontuan hartzeko eskatu dio Pedro Sanchezi. “Epe laburreko neurriak proposatzen ditugu, gas berriztagarriak azkar sartzea ahalbidetuko duten eta elektrizitate-kontsumoen eta -eskaintzen parte-hartzea eta agregazioa sustatuko duten arau berriak bultzatzeko, bai eta horien biltegiratzea ere”, jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzak helarazitako neurrien ildo nagusiak zerrendatu baino lehen. Beltran de Herediak Bilboko Portuan bigarren gas-kargalekua baimentzeko aukeraz ohartarazi dio, Irungo gasbidearen edukiera ahalik eta gehien aprobetxatzeko; izan ere, Larraukoarekin batera, gas natural likidotua Europa hornitzeko garrantzi berezia hartzen dute, batez ere Frantziak MIDCAT garatzeari uko egiten diolako.

EAJ-PNVko bozeramaileak inflazioa kronifikatzen eta sektore ekonomiko guztietan hedatzen ari dela ohartarazi dio Sanchezi, azpiko inflazioa %6,4tik gorakoa izanik. Adierazle hori ez dago energiaren mende, produktibitatearen mende baizik, eta horregatik eskatu du aspektu horretan eragitea. Beltran de Herediak familien errenta zaintzeko eta energia-prezioen igoera eragiten ari den inpaktua enpresetan arintzeko eskatu dio Gobernu zentraleko presidenteari. “Bizitzaren kostua igo egin da eta familien errenta ez da hazten ari. Familiak dira kaltetuenak, baina enpresetan ere eragin handia dute, neurri handi batean energiaren prezioen araberakoak direlako”.

Era berean, inflazio horrek kontsumoan eta inbertsioan eragiten duen geldialdiak, ordezkari jeltzalearen iritziz, “diru-politika hedakorren normalizazioaren eragina neurtzea” ere eskatzen du, “Espainia bezalako ekonomia zorpetu batean, %117tik gorako zifretan dagoena, eta EBZk adostutako interes-tasen lehen igoerarekin garestitu dena, %0,50ekoa, eta aurreikuspenen arabera, gehiago garestituko dena iraileko iragarpenaren aurrean”.

Bestalde, Espainiako Gobernuak egoera desberdinak planifikatu ez izana deitoratu du bozeramaile jeltzaleak, eta faltan bota du, adibidez, energiaren prezioen igoeraren, produkzio-sarearen eta industria-sarearen eraginpean dauden sektoreak babesteko plan bat. “Produktibitatea eta bideragarritasuna bermatzea enplegua eta ekonomia bermatzea da”. Kritikatu egin du, halaber, alderdi politikoei berak proposatutako neurriei babesa emateko eskatzea aldez aurretik jakinarazi edota elkarrekin landu gabe. “Eta kezkatuta gaude eskumen-mugak oso sarritan ahazten zaizkizuelako, baita energia aurrezteko azken dekretuan ere, autonomia-erkidegoetatik kanpoko jarduera-esparru bat diseinatuz, haiek izanik proposatutako neurriak aplikatu eta gauzatu behar dituztenak”.

 

Ezagutu Gure Senatariak