Prentsa Aretoa
2022/10/04
Euskara OLS plataforma europarrean sartzea susta dezala eskatu dio Rosa Peralek Unibertsitate ministroari
Senatariak azalpenak eskatu dizkio Gobernu zentralari, eskaera hori Europako Batzordeari helarazi diola esan duelako, hauek eskaera ofizialik jaso ez dutela dioten bitartean
EAJ-PNVko Rosa Peral senatariak euskara OLS plataforma europarrean sartzea susta dezala eskatu dio Unibertsitate ministroari. Gaurko kontrol saioan, ordezkari jeltzaleak Joan Subirats ministroari esan dionez, “beharrezkoa da Gobernuaren ahalegina” euskara, galegoa eta katalana Erasmus+ programetako eta Europako Elkartasun Kidegoko parte-hartzaileentzako hizkuntzak online ikasteko doako plataforman sartu ahal izateko. "Plataforman hizkuntza horiek egoteak erraztu eta hobetu egingo luke Galiziako, Kataluniako eta EAEko unibertsitateen nazioartekotzea", adierazi du.
OLS plataformaren erabiltzaileek hizkuntzaren nahitaezko ebaluazioa egin dezakete, bai eta aukerako ikastaroak ere, Europar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetako edozeinetan, eta ikastaroak 22 hizkuntzatan. Uztailaren 1etik, horiei islandiera, norvegiera, mazedoniera, serbiera eta turkiera gehitu zaizkie. Abuztuan, Rosa Peralek Senatuan eta Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan euskara, katalana eta galegoa sartzea eskatzeko ekimen bateratua egin zuten eta erantzun kontrajarriak jaso zituzten, horregatik azalpen bat eskatu dio ministerioko arduradun nagusiari. “Abuztuan, erantzun zeniguten SEPIEren bidez (hezkuntza nazioartekotzeko Espainiako zerbitzua) gai hori Europako Batzordeari helarazi zitzaiola 2019an, baina Europako Batzordean esan ziguten SEPIEk ez zuela eskabide ofizialik aurkeztu”. Senatari jeltzalearen hitzaldia entzunda, ministroa ados agertu da bere aldarrikapenarekin eta 2019ko urriaren 25ean aurkeztu zuten eskaera -ziurtatu duenez- errepikatuko duela aurreratu du.
Era berean, Peral senatariak estatuko hizkuntza ofizialei dagokienez Gobernu zentralak duen “etengabeko kontraesana” nabarmendu du. Hala, lurralde politikako ministroak hizkuntza aniztasuna Gobernuarentzat ondare ukaezina dela esan, eta Kanpo Gaietarako ministroak Europako Parlamentuaren osoko bilkuretan katalana, galiziera eta euskara erabiltzea ahalbidetzeko eskaera eginez Parlamentuko presidenteari gutun bat bidali dion bitartean, PSOEk Kongresuko araudia aldatzearen aurka bozkatu du, behe ganberan hizkuntza ofizialak erabiltzea ahalbidetzeko, eta Senatuko araudia aldatu ahal izateko emendakinen epeak etengabe luzatzen dira. “Ekintzekin frogatu behar duzue hizkuntza ofizialekiko sentsibilitatea eta defentsa, eskubidez gaztelaniaren tratamendu bera dagokien hizkuntzak”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19