Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Prentsa Aretoa

2023/03/14

Gobernuak gizarte-ekonomiaren lege integralean hartuko du aintzat EAJ-PNVrekin zuen konpromisoa kooperatibek berdintasun-planak erregistratu ahal izan ditzaten

Enpleguko estatu-idazkariak aurreratu du “ahalik eta lasterren” eramango dela Gorte Nagusietara “arazoa konponduko luketen probatutako formulekin”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk beteta ikusiko du, gizarte-ekonomiari buruzko lege integralaren bidez, Espainiako Gobernuak joan den hilean hartu zuen konpromisoa, hain zuzen ere, lan elkartuko kooperatibek beren berdintasun-planak erregistratzeko izaten dituzten oztopoak ezabatuko dituzten lege-aldaketak ahalbidetzeko. Gaur, Senatuan egindako agerraldian, Enpleguko eta Gizarte Ekonomiako Estatu idazkariak aurreratu duenez, aipatutako legearen aurreproiektuak “formula batzuk ezartzen ditu, horietako batzuek probatutakoak, gure ustez, arazo hori konponduko luketenak”, adierazi du Joaquín Pérezek.

Horrela erantzun dio Estatu idazkariak Nerea Ahedo senatariaren errekerimenduari, zeinak berriro eskatu baitu “errotze handia duten eta, gainera, erabat konprometituak eta sozialki arduratsuak diren hainbat enpresarentzat justiziazkoa den auzi bat konpontzeko”, eta orain egitea eskatu du legegintzaldiaren amaiera gertu dagoela ikusita. Horren aurrean, Estatu idazkariak ziurtatu duenez, “legea Gobernuaren bidean dago; kontsulta-organoen zati handi bat igaro da, eta gure itxaropena da Ministroen Kontseilura joan eta ahalik eta lasterren Gorte Nagusietara eramango dela”.

Berdintasun Planak arautzen dituen 901/2020 Errege Dekretuaren egungo idazketarekin, kooperatibek ezin dute prozedura negoziatu bat bete berau gauzatzeko, ez baitute langileen legezko ordezkaririk haien tipologia eta ezaugarri espezifikoengatik. Berdintasun-planak REGCON erregistroan erregistratzeko ezintasunak oztopatu egiten die enpresei lizitazio publikoak edo hobariak eskuratzeko aukera, nahitaezko betekizuna baita, eta horrek “erabateko baldintza desberdintasun” egoera eragiten die kooperatibei. Estatu idazkariak iragarritako neurriarekin Espainiako Gobernuak EAJ-PNVrekin hartutako konpromisoa beteko litzateke; hain zuzen ere, konpromiso horren ondorioz, joan den hilean Euskal Talde Parlamentarioak helburu hori lortzeko asmoz aurkeztu zuen emendakina kendu egin zuen.

Next Euskadi
Ezagutu Gure Senatariak