Prentsa Aretoa
2023/05/09
EAJ-PNVren iritziz, Ministerioaren proposamena ez da nahikoa Euskal Filologiak unibertsitateen dekretu berrian izango lukeen espezifikotasun falta konpontzeko
Josune Gorospek eta Rosa Peralek Subirats ministroari azaldu diote, gaur arratsaldean Senatuan egindako bileran, “proposatzen duen ezagutza orokorraren esparruan sartuta, erabat disolbatuta geratuko litzatekeela”
EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak Joan Subirats ministroari adierazi dio haserre eta kezkatuta dagoela Euskal Filologiak espezifikotasunik izango ez lukeelako, jakintza-arloak ezartzen dituen Dekretuaren zirriborroan jaso nahi duten bezala. Unibertsitateetako ministroa ezin izan da garaiz iritsi Senatuko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkurara Rosa Peralek horren inguruan egin behar zion galderari erantzuteko, baina senatariarekin eta Josune Gorospe diputatuarekin egin duen bileran eman ditu azalpenak, baina jeltzaleen iritziz “proposamen hori ez da nahikoa”.
Ministerioak Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berriaren esparruan onartu nahi duen Errege Dekretuak Euskal Filologia, Kataluniakoa eta Galiziakoa bezala, "Filologiak" izeneko ezagutza-eremu batean biltzea aurreikusten du. Hori dela eta, unibertsitate-arloko arduradun jeltzaleak bat datoz esaterakoan, “horrela, erabat disolbatuta geratzen dela eremu orokor batean”.
Bestalde, unibertsitateko irakasleen lanpostuen atxikipena akreditazioei eta lehiaketei buruzko Dekretua onartzean zehaztuko litzateke. Dekretu horretan espezifikotasun hori jasoko lukeen espezializazioen zerrenda zehaztuko litzateke. EAJ-PNV Euskal Taldeak Dekretu biak batera onartzea proposatu dio Ministerioari, argazki osoa ikusi ahal izateko eta, benetan, euskal filologia Dekretu berrietan argi eta garbi sartu den ikusteko. Ministroak bi dekretuak aldi berean izapidetzeko konpromisoa hartu du bileran.
Laburbilduz, EAJ-PNVko ordezkarien iritziz, “Ministerioak proposatutako aldaketa ez de nahikoa, eta unibertsitateen eta administrazio eskudunen aldarrikapenak kontuan hartu behar direla” gaineratu dute. Hori dela eta, euskal filologia beren-beregi jakintza-eremu gisa islatzea eskatu dute.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19