Prentsa Aretoa
2023/05/17
EAJ-PNVk Etxebizitza Legearen aurka bozkatu du eta EH Bildu kritikatu du Espainiako Gobernuaren beharrezko kolaboratzailea delako Euskadiren autogobernuaren inbasioan
Maribel Vaquerok adierazi duenez, birzentralizazioak espero zitezkeen estatu konposatuan sinesten ez duten, eskubide historikoak errespetatzen ez dituztenen edo pribilegioez eta kuponazoaz hitz egiten dutenen eskutik, baina subiranista deitzen direnek ahalbidetu dute Gorte Nagusiek lege harmonizatzaile bat onartzea
Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Etxebizitza Eskubidearen Lege Proiektuaren aurka bozkatu du, etxebizitzaren arloan Euskadiri dagozkion eskumenak urratzen dituelako. Ekimen legegilea behin betiko onartu da, PSOEk ERC eta EH Bilduren eta babesa jaso baitu, horregatik azken hauei EAJk aurpegiratu die Euskadiko autogobernuaren inbasioan Gobernu honen beharrezko lehen kolaboratzailea izatea.
EAJ-PNVko senatari Maribel Vaquero kritiko agertu da EH Bilduren jarrerarekin, eta adierazi duenez, “espero genezakeen birzentralizazioak eta harmonizazioak Estatuko alderdien, estatu konposatuan sinesten ez dutenen, eskubide historikoak errespetatzen ez dituztenen, pribilegioez edo ‘kuponazoaz’ hitz egiten duten alderdien eskutik etortzea, baina subiranista eta independentista deitzen direnen parte-hartzeak ahalbidetu du Gorte Nagusiek lege harmonizatzaile bat onartzea, autonomia-erkidegoetako parlamentuak, eta gure kasuan Eusko Legebiltzarra, ezeztatzen duena”.
Horrexegatik, Gasteizko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaile izandako Maddalen Iriartek duela bi urte egindako adierazpen bat ekarri du gogora Vaquerok. Orduan, ‘gure erabakiak benetan blindatu behar’ zirela eta ‘gainerako guztia partxeak’ zirela aldarrikatzen zuen, hori dela eta, galdetu du ea adierazpen horiek “non geratzen dira orain, batez ere eta ororen gainetik, Gobernu honen beharrezko lehen laguntzailea izatea interesatzen denean, nahiz eta harmonizatu eta inbaditu; Sanchez presidenteak etxebizitza politikak ‘lerrokatzea’ deitzen duena”. Bere ustez, Espainiako Gobernuari emandako babes horrek “erakusten du ezker abertzalearen lehentasunak bestelakoak direla, eta ez direla Euskadiren interesak eta erakundeak defendatzea, baizik eta bere iraganaren ondorioen kudeaketa. Erabaki politikoa eta ideologikoa da”.
Era berean, etxebizitzaren arloko bozeramaile jeltzaleak trikimailu “faltsu eta demagogikoa” dela esan du debatea ezkerren eta eskuindarren artean, edo jendea edo espekulatzaileak defendatzeko politiken artean zatitzea, legearen sustatzaileek ezarri nahi duten moduan; horrela erakusten du, adibidez, BNGk eta CUPek ere eskumenen inbasioa alegatu izana haiekin bat ez egiteko. “Estatu mailakoa ez den edo nazionalista, subiranista edo independentista den alderdi bakarrak zarete eskumenen inbasiorik ikusi ez dutenak. Ez al duzue uste gure jarrera guri aurpegiratu beharrean hobeto azaldu beharko zenuketela zuen itsutasuna zergatik den?”.
Izan ere, Vaquerok esan du euskal erakundeek hainbat hamarkadatan garatutako etxebizitza-politika lege honek jasotzen duena baino aurrerakoiagoa dela, eta gezurtatu egin du, Gobernu zentralak azaltzen duen bezala, lege-proiektu hau demokraziako etxebizitzari buruzko lehen legea izango dela; “autonomia-erkidegoek beren etxebizitza-politikak garatu eta legeak onartu ez balituzte bezala. Baieztapen horien ideologia birzentralizatzaileak erakusten du non nahi duten egon dadila erabaki-eremu guztia”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19