Prentsa Aretoa

2023/05/17

Almudena Otaolak akordioa eta hizkuntza eskubideen errespetua defendatu ditu trafikoaren arloan ere

Gobernuaren ordezkariaren figura ezabatzea planteatu du, “konponbide baino arazo gehiago ematen dituena”, eta gaztelania defendatzeko “kemen handia” erakusten dutena baina ezer egiten ez duena euskararen eskubideak errespeta daitezen

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko Almudena Otaola senatariak akordioa eta hizkuntza eskubideen errespetua defendatu ditu, baita hizkuntza ofizialen arteko borrokarik ez eragitea ere. Defentsa hau gaur egin du Trafikoari buruzko Legea aldatzeko eta seinaleetan hizkuntza ofizialen erabilera ezartzeko lege-proposamenen eztabaidan.

Compromisek aurkeztutako ekimenak trafiko-seinaleetarako hizkuntza bakar bat erabiltzeko aukera planteatzen zuen, gaztelania ez diren hizkuntza ofizialen erabilera bultzatzeko helburuarekin, baina proposamen horren idazketak nahi gabeko ondorio gisa izan zezakeen gaztelaniaren erabilera lehenestea. “Ate hori ez dugu inola ere ireki nahi; talde politiko batzuen berezko hizkuntzekiko asmoa ikustea besterik ez dago”, ohartarazi du Otaolak, Voxeko senatariek alternatiba gisa aurkeztu duten lege-proposamenari erreferentzia eginez. Hala, arauaren egungo idazketak, elebitan idatzita egongo direla ezartzen duena, “hizkuntza bateko edo besteko hiztun guztiek gure hizkuntza-eskubideak errespetatuta ikustea ahalbidetzen” duela defendatu du.

Bestalde, Ezker Konfederala Taldearen ekimena Gobernuko hainbat ordezkarik erakutsitako ardura sutsuari aurre egitea zenez, udal jakin batzuetan idazkiak aurkeztu dituztelako seinaleetan gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialen erabilera esklusiboa salatuz, senatariak zalantzan jarri du figura "anakroniko" horren beharra, “konponbide baino arazo gehiago ematen dituelako”, eta, beraz, proposatu du lege-proposamen egokia “hura ezabatzeko” izango zela. Gai honi dagokionez, EAJ-PNVko senatariak ironiaz azaldu du “aipagarria dela gaztelaniari “eraso” egiten zaionean legea errespetatzearen alde kemen handia erakusten dutela, baina Euskadin gutxi edo ezer ez du egiten herritarren hizkuntza-eskubideak errespeta daitezen Estatuko administrazio orokorrak zerbitzua euskaraz ematerakoan”.

Ezagutu Gure Senatariak