Prentsa Aretoa
2023/11/03
EAJ-PNVk Berdintasunerako ministroari galdetuko dio zer urrats eman dituen sexu-indarkeriak daudela egiaztatzeko administrazio-prozedura onartzeko
Astearteko Gobernuaren kontrol-saioan, María Dolores Etxanok jakinaraziko du beharrezkoa dela 10/2022 Lege Organikoan ezarritako eskubide guztien irismena zabaltzea
Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak datorren asteartean galdetuko dio Irene Montero Berdintasun ministroari zer urrats eman dituen Espainiako Gobernuak sexu-indarkeriak egiaztatzeko administrazio-prozedura onartzeko, Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 37. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Joan den maiatzean aurkeztutako interpelazio batean egin bezala, Berdintasun arloko bozeramaile jeltzaleak egiaztapen horren beharra agerian utzi du, sexu-indarkeria prebenitu, aurre egin, konpondu eta desagerrarazteko 10/2022 Lege Organikoan ezarritako eskubide, baliabide eta zerbitzu guztien irismena zabaldu ahal izateko, 2004ko legegintza-testuan jasotzen ez zirenak, eta horiek bere osotasunean hedatu ahal izateko administrazio eskudun guztietatik, bakoitzak bere erantzukizunetik.
Nabarmenak...
Senatua
2026/02/03
Senatua
2026/01/29
Senatua
2026/01/28
Senatua
2025/12/16
Senatua
2025/12/12
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















