Prentsa Aretoa
2023/11/07
Biktima sexuala izatea egiaztatzeko prozedura administratiboa onartzera premiatu du María Dolores Etxanok Berdintasunerako ministroa
Agerian utzi du tramitea funtsezkoa dela sexu-askatasunaren berme integralari buruzko legeak jasotzen dituen eskubide guztietarako sarbidea segurtasun juridikoarekin bermatzeko
EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak dei egin dio Berdintasunerako ministroari LOGILSn sortutako eskubideak eskuratzeko sexu-biktimaren izaera egiaztatzen duen administrazio-egiaztagiria izateko prozedura lehenbailehen abian jartzeko. Senatuko kontrol saioan, Etxanok jarduneko ministro Irene Monterori adierazi dio akreditazio hori "funtsezkoa" dela "biktimek eskubide guztiak, hau da, askatasunaren berme integralari buruzko lege organikoak sortu dituen baliabideak eta zerbitzuak, izango dituztela segurtasun juridikoz bermatzeko".
Berdintasun arloko bozeramaile jeltzaleak agerian utzi du beharrezkoa dela lege organiko horren 37. artikulua garatzea, sexu-indarkerien biktimentzako akreditazio administratiborako oinarrizko prozedura bat prestatzeko, administrazio guztientzat. "Non ezartzen den aplikazio-eremua; zer egoeratan eska daitekeen akreditazio administratiboa; zer jarduketa egin behar diren biktimak titulu judiziala badu; zer zirkunstantzia izan behar dituzten balorazio-txostena egiten duten zerbitzu espezializatuek, txostena egiaztatzen duten erakundeek eman dezaten", zerrendatu du. Neurri horien helburua da sexu-indarkerien biktima diren emakumeek, "kondena-epaia, babes-agindua edo beste edozein ebazpen judizial edo kautela-neurri hartzeaz gain, erantzun egokia, integrala eta koordinatua eskatu ahal izatea administrazio publikoei, arreta, babesa, justizia eta erreparazioa emateko".
Etxanok gogorarazi du nola eskari hau maiatzean ere egin zuen, interpelazio baten bidez, eta orduan Irene Montero ministroak erantzun ziola bere ministerioari zegozkion lanak abian zeudela, eta, proposamenak autonomia-erkidegoei helarazi ondoren, akreditazioa iraila baino lehen onar zitekeela. Plan horiek bertan behera geratu ziren hauteskundeetarako deialdia egin zenean, eta bertan behera geratu zen baita ere Berdintasun Ministerioak Eusko Jaurlaritzarekin zuen aldebiko bilera, aipatu akreditazioa bezalako gaiak jorratu gabe utziz.
Nabarmenak...
Senatua
2024/10/03
Senatua
2024/10/02
Senatua
2024/09/26
Senatua
2024/09/25
Senatua
2024/09/24
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/03/23
Senatua
2023/02/16
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/03/10