Prentsa Aretoa
2024/02/15
EAJ-PNVk epaitegi espezializatuak noiz ezarriko dituen galdetuko dio Espainiako Gobernuari
Astearteko kontrol-saioan, María Dolores Etxanok sexu-indarkerien biktimei eta haur eta nerabeen indarkerien biktimei arreta egokiagoa eskainiko dieten epaitegiak gaitzeko dagoen plangintza eskatuko du
Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak datorren asteartean galdetuko dio Espainiako Gobernuari zein epetan aurreikusten duen epaitegi espezializatuak ezartzea, legedian aurreikusita dagoen bezala. Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateari buruzko Lege Organikoak eta Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoak denbora-epe bat aurreikusten dute horrelako epaitegiak gaitzeko. Epaitegi horiek arreta espezializatua eskainiko lukete, eta, horregatik, egokiagoak izango lirateke haur eta nerabeen aurkako sexu-indarkerien biktimentzat eta indarkeriaren biktimentzat. Hori dela eta, Euskal Talde Parlamentarioak jakin nahi du Gobernu zentralak zein plangintza aurreikusten duen helburu hori lortzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















