Prentsa Aretoa

2024/04/02

Draghi txostena "Europar Batasunarentzako benetako Lehiakortasun Estrategia" izan behar dela helarazi dio Luke Uribe-Etxebarriak Ekonomia ministroari

Apustu hori ‘elkartasunezko lehiakortasunaren‘ printzipioaren arabera egin behar dela eskatu du, eta Euskadiren lehiakortasun-eredua kontuan hartu behar dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioko senatari Luke Uribe-Etxebarriak Ekonomia, Enpresa eta Merkataritza ministroari adierazi dionez, Draghi txostena "benetako Lehiakortasun Estrategia izan behar da Europar Batasunarentzat". Joan den irailean Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidente ohiari Europar Batasunak lehiakortasuna berreskuratu, mantendu eta garatzeko beharko duen estrategia eta baliabide bolumena identifikatzeko eskatu dio senatariak Carlos Cuerpo ministroari.

Hala, Uribe-Etxebarriak zera eskatu du: "Lehiakortasunaren aldeko apustu estrategikoak gure nahien mailan egon behar du, eta irmoa, erreala eta gauzagarria izan behar du, lehiakortasunaren printzipioa eta haren osagaiak behar bezala kontzeptualizatuz, eta ‘elkartasunezko lehiakortasunaren’ printzipioa garatuz”. Uribe-Etxebarriak gaineratu du estrategiak finantziazio nahikoa izan behar duela, eta guztion laguntza, denoi dagokigulako eta denok norabide eta ikuspegi berean lerrokatuta egon behar dugulako, gizarte osoa barne". "Uste dut plana egiteko, eragile horien guztien ekarpenak ere jaso behar direla (arduradun politikoak, ekonomikoak, enpresakoak, berritzaileak, sozialak, unibertsitateko ikertzaileak...), eta, bereziki, lurralde horietako arduradunenak, hala nola Euskadikoak, aspalditik garatzen baitira lehiakortasun-estrategiak, arrakasta handiarekin".

Senatari jeltzaleak adierazi duenez, Europak lehiakortasuna galtzeak arriskuan jar dezake bere proiektu politikoa, zerumugan eragile geopolitiko globala izateko borondatea baitu, ipar-ekialdeko eta hegoaldeko tentsioek eta ezegonkortasunek larriagotzen dutena, eta estrategikoki ezinbestekoa den zabaltze baten beharrarekin, nahiz eta oztopo geoestrategiko, politiko, ekonomiko eta sozialez beteta egon. "Munduko lehia handiaren eta testuinguru geopolitiko berriaren aurrean, lehiakortasuna ezin da inoiz ziurtzat jo", ohartarazi du Uribe-Etxebarriak. "EB funtsezko une batean dago datozen hamarkadetarako, eta gizartearen, enpresen eta lurralde-maila guztietako arduradun politikoen baterako bultzada behar du Europa etorkizunerako bide egokian kokatzeko".

Ezagutu Gure Senatariak