Prentsa Aretoa

2024/04/09

Estefanía Beltrán de Herediak Arabarekiko "inprobisazioa" eta "utzikeria" leporatu dio Oscar Puente ministroari Trenbide zerbitzuen plangintzan

Vitoria-Gasteiz eta Madril arteko goizeko lotunean izandako aldaketak kritikatu ditu, eta Garraio ministroari eskatu dio trenbide-zerbitzuak berrantolatzen dituztenean, konektibitatea eta lurraldeen mugikortasun-beharrak behar bezala azter ditzala, bai eta ekonomian, gizartean eta ingurumenean duen eragina ere

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Renfek trenbide-zerbitzuen plangintzaren inguruan Arabarekiko erakusten duen "inprobisazioa" eta "utzikeria" leporatu dio Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroari. Gaur arratsaldeko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, Beltran de Herediak atentzioa jarri du Gasteiztik 6:48an abiatu eta 10:00ak baino lehen Madrilera iristen zen zerbitzuan, izan ere, martxoaren amaieran –Chamartinen egiten ari diren lanen ondorioz- atzeratu egingo zutela iragarri ondoren, helmuga eguerdira atzeratuz, bere ordutegia bi aldiz aldatu dute ostiraletik hona, erabiltzaileen haserrearen eraginez, SEAk eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak ere adierazi dutenez.

Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, goizeko 10:00etan Madrilera iristen zen konboi horrek eskaintzen zuen ordutegiak “egun berean izapideak eta kudeaketak egiteko aukera ematen zuen, eta aukera on bat lanarengatik edo ikasketengatik lekualdatzen direnentzat, baita tarteko geltokien artean ere. Baina pozak gutxi iraun du eta sortutako haserrea handia da ", deitoratu du Beltran de Herediak. Azkenik, Renfek azken egunetan egin behar izan dituen zuzenketek, azkena konexio azkarragoa eskainiz, Madrilera ordezkatutakoaren antzeko ordutegian iristea eragin dute, baina "ez dirudi erabaki horiek plangintza egokitzat jotzera gonbidatzen dutenik, inprobisaziotzat baizik; zerbitzuen kudeaketa txarra eta Arabako lurraldearekiko utzikeria", aurpegiratu dio Óscar Puente ministroari. Bidebatez, trenbide-zerbitzuak berrantolatzen dituztenean, lurraldeen arteko konektibitatea eta mugikortasun-beharrak sakon aztertzea eskatu dio, baita ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-inpaktua ere.

Beltran de Herediak gogorarazi duenez, gertakari horrek azken urteetako "zerbitzu txartzeari beste kalte berri batzuk gehitu dizkio", maiztasunei ez ezik zerbitzuen kalitateari ere eragiten diotenak, konboiak kalitate txarragokoak jarriz eta ibilbideen iraupenak luzeago eginez. Horrela, azken lau urteetan 12 maiztasun inguru ezabatu direla aipatu du, Vigo, A Coruña, Gijón, Zaragoza edo Bartzelona bezalako hiriekin lotura estrategikoak galduz, eta Iruñea eta Donostiarekiko loturetan herritarren mugikortasun beharrei erantzuten ez dieten ordutegiak ezarriz. "Duela gutxi egindako agerraldi batean, plangintzan sakontzeko eta trenbide-zerbitzuen prestazioan bikaintasunera itzultzeko konpromisoa hartu zenuen. Bada, utzidazu esaten, Gasteizko eta Arabako trenbide-konexioei dagokienez, kontrako norabidean doala ", amaitu du.

Ezagutu Gure Senatariak