Prentsa Aretoa
2025/11/20
EAJ-PNVk Berdintasun ministroari galdetuko dio noiz hasiko dituen emakumeen aurkako indarkeria matxisten biktimei laguntzak emateko baldintzak bateratzeko lanak
Astearteko kontrol saioan, María Dolores Etxanok haiek parekatzeko eskatuko du, biktima guztiei baldintza onuragarrienak aplikatuko zaizkiela bermatuz
Ahozko Galdera Osoko Bilkuran. María Dolores Etxano. Emakumeen aurkako indarkerien biktimentzako laguntzei buruzko Errege Dekretuen aplikazioa bateratu
OSOKO BILKURARAKO GALDERAK - 2025/11/20
Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Ana Redondo ministroari galdetuko dio, datorren astearteko kontrol saioan, Berdintasun Ministerioak zein epetan aurreikusten duen Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan eta Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoan aurreikusitako emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak emateko oinarrizko baldintzak bateratzeko beharrezko lanak hastea. Etxanok ekainean helarazi zion kezka hori ministroari, eta honek konpromisoa agertu zuen autonomia erkidego guztietan laguntza horietarako irizpideak bateratzeko, hurrengo egunean egiten zen konferentzia sektorialean berriak izango zirela ziurtatuz.
Nabarmenak...
Senatua
2025/12/16
Senatua
2025/12/12
Senatua
2025/12/02
Senatua
2025/11/28
Senatua
2025/11/27
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















