Aberri Eguna 2026

Prentsa Aretoa

2026/03/31

EAJ-PNVk bere kezka azalduko dio Espainiako Gobernuari krisiaren aurkako dekretuak garraio elektrikoaren sarearen konexio industrialean ekarriko duen atzerapenagatik

Astearteko kontrol saioan, Igotz Lopezek Sara Aagesen ministroari galdetuko dio zergatik hartzen duten euskal industriari potentzia elektriko handiagoak lortzea eragozten dion neurri hau, bere lehiakortasuna eta deskarbonizazioa arriskuan jarriz

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bere kezka azalduko dio Espainiako Gobernuari krisiaren aurkako dekretuak garraio elektrikoaren sarearen konexio industrialean ekarriko duen atzerapenagatik

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko Igotz Lopez senatariak "krisiaren aurkako dekretuak" garraio elektrikoaren sarearen konexio industrialean ekarriko duen atzerapenagatik duen kezka helaraziko dio hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroari datorren asteartean. Gobernuaren kontrol-saioan, ordezkari abertzaleak Sara Aagesen presidenteordeari galdetuko dio zergatik atzeratu duen Espainiako Gobernuak (martxoaren 20ko 7/2026 Errege Lege Dekretuaren bitartez, Ekialde Hurbileko Krisiari Erantzuteko Plan Integrala onartzen duena) Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 4 bis artikuluko mekanismoaren aplikazioa, industria-konexioa bizkortzeko eta garraio elektrikoaren sarearen eraginkortasuna hobetzeko.

Agindu horrek ezartzen zuenez, martxoaren 15erako (eta ondoren, lau hilean behin) sistemaren operadoreak txosten bat bidali behar zuen Energiaren Estatu Idazkaritzari, garraio-sarearen korapiloen zerrenda bat jasoko zuena. Zerrenda horretan, posible izango da lehendik dauden edo aurreikusita dauden posizioen helburua aldatzea, edo garraio-sarea garatzeko planean posizioak sartzea. Horrela, egungo sarea optimizatu nahi zen, eskari gero eta handiagoei erantzuteko, bereziki industrialei. Egunotan onartu den Krisiaren aurkako neurriei buruzko dekretuak betebehar hori aldatzen du, eta praktikan 2027ra atzeratzen du gatibu-gaitasunak azaleratzea.


Atzerapen hori kaltegarria da EAEko industria-sektorearentzat, oraindik ere ezin baitu potentzia elektriko handiagorik eskuratu sareak optimizatzeko eta indartzeko beharraren ondorioz, eta horrek arriskuan jartzen ditu euskal industriaren deskarbonizazioa eta lehiakortasuna, egoera horrek industria-proiektuak galtzea, industria-handitzeak galtzea eta industria-deskarbonizazioko proiektuak galtzea baitakar.

Ezagutu Gure Senatariak