Prentsa Aretoa

2026/06/04

EAJ-PNVk medikuekin negoziatzen jarraitzeko asmorik duen galdetuko dio Osasun ministroari

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren Lege Aurreproiektuak mediku eta fakultatiboen aurrez aurreko gaitzespena duela gogoraraziko dio Nerea Ahedok Gobernuaren kontrolerako saioan

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk medikuekin negoziatzen jarraitzeko asmorik duen galdetuko dio Osasun ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Datorren astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak medikuekin negoziatzen jarraitzeko asmorik duen galdetuko dio Osasun ministroari, joan den asteartean Ministroen Kontseiluak osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren Lege Aurreproiektua onartu ondoren.

Onarpen horren ondoren, aurreproiektuak entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideari ekingo dio, etorkizunean Gorte Nagusietara bidali aurretik eztabaida parlamentariorako. Testua mediku eta fakultatiboen aurrez aurreko oposizioarekin onartu da. Hain zuzen ere, azken hilabeteotan greba medikoak egin dituzte, beren lanbidearen berezitasuna dela-eta estatutu propioa eskatzeko. Euskal Talde Parlamentarioak azpimarratu du aipatu erreforma, gatazka honen sorburu dena, Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa dela eta ez dagokiela autonomia-erkidegoei. Horregatik, senatari abertzaleak behin baino gehiagotan eskatu dio Osasun ministroari erantzukizuna beste batzuengan ez uzteko, eta lidergoa, bizkortasuna, azkartasuna eta, batez ere, akordioa lortzeko benetako asmoa bere gain har dezala.

Mozioa. Bestalde, azken osoko bilkuran Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari aurkeztu zion interpelazioaren ondorioz, Ahedo senatariak Espainiako Gobernuari eskatuko dio, mozio baten biartez, berehala antola dezala autonomia-erkidegoekin partekatutako gobernantza-esparru bat, Migrazioari eta Asiloari buruzko Europako Ituna Ezartzeko Plan Nazionala diseinatzeko, garatzeko eta betearazteko. Datorren ekainaren 12an sartuko da indarrean aipatu Ituna, eta oraindik argitzeke daude haren aplikazioari buruzko hainbat gai. Hori dela eta, Euskal Talde Parlamentarioaren ekimenak zazpi neurri proposatzen ditu egokitu beharreko alderdi eta prozedurei dagokienez.

Ezagutu Gure Senatariak