Berriak
BERRIA
2007/04/18
EAJk Bilboko Itsasadarrean Ingurugiro Ministeritzak inbertsio ekonomikoa egin dezan eskatu du
Gaur goizean Goi Ganbaran ospatu den kontrol saioan, Ingurugiro sailean EAJk duen bozeramaleak, Inmaculada Loroñok, abenduaren 14an sinatutako hitzarmenaren inguruan galdetu dio Narbona sailburuari. Hitzarmen honek Bilboko Itsasadarreko Peña eta Elorrieta arteko egoera aztertzera bultzatzen zituen sinatzaileak (Ministeritza, Bilboko Udaletxea eta Bilboko portu autoritatea); horrela, garbiketa lanak ondo aztertzeko konpromezua hartu nahi zen.
BERRIA
2007/04/18
Maquedak Fórum eta Afinsa kasuetako kaltetuentzat irtenbide azkarra eskatu du
Senatari jeltzaleak bere kezka azaldu du Fórum eta Afinsa kasuetako 35000 euskal familia kaltetuen egoera dela eta. Zentzu honetan "berehalako soluzioak" exijitu dizkio Gobernuari.
BERRIA
2007/04/18
Irrati amateurrek bizi duten ziurgabetasun egoerarekin amaitzeko eskatu du Albisturrek
Senatari jeltzaleak babes zibilean paper horren garrantzitsua jokatzen duen kolektibo honek jasan behar dituen oztopoak salatu ditu.
BERRIA
2007/04/17
El PNV consigue que el Pleno del Senado apruebe una enmienda incidiendo en el legítimo derecho de autodeterminación del Pueblo Saharaui
En la sesión plenaria que ha comenzado hoy por la tarde, el senador Bravo ha defendido una enmienda enfocada a salvaguardar el legítimo derecho de autodeterminación del Pueblo Saharaui de acuerdo con la Carta de las Naciones Unidas y sus diferentes resoluciones.
BERRIA
2007/04/16
Elena Etxegoyenek Saharari buruz Bruselan ospatuko den konferentzian hartuko du parte
Elena Etxegoyen, EAJko senataria, bihar Europarlamentuan Sahararen inguruan ospatuko den konferentzian egongo da. Bertan, "Paz para el Sahara" taldeak bi tailer prestatu ditu; batak, giza eskubideen gaia jorratuko du, eta besteak, Saharako baliabide naturalen gaia.
BERRIA
2007/04/12
Maquedak Fórum eta Afinsa kasuei irtenbideren bat emateko zein neurri hartuko dituen galdetuko dio Gobernuari
Javier Maquedak, EAJko senatariak, galdera bat egingo du datorren astean ospatuko den Goi Ganbarako kontrol saioan.
Bertan, bai Fórum eta baita Afinsa kasuek eragindako kalteen aurrean Exekutiboak hartuko dituen neurri konkretuen inguruan hitz egingo du.
BERRIA
2007/04/11
Víctor Bravok etxebizitza publikoak espekulazio gabe eta bere kostura erosi ahal izateko emendakina onartzea lortu du
Senatuko Etxebizitza Komisioa gaur goizean bildu da Lurzoruaren Lege Proiektua diktaminatzeko asmoz. Bertan, Víctor Bravoren bitartez, emendakin bat sartzea lortu du Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak.
BERRIA
2007/04/09
EAJk Sáharako arazoa konpontzeko neurriei buruz galdetuko du Senatuan
Elena Etxegoyen EAJko senatariak datorren astean ospatuko den kontrol saioan interpelazioa gauzatuko dio Gobernuari Saharako Herriak pairatzen duen egoeraren inguruan.
Galderaren edukina Exekutibo sozialistak egoerari irtenbideren bat emateko hartuko dituen "neurri konkretuen" ingurukoa izango da. Interpelazioa gauzatzeko arrazoi nagusiak azken asteotan amaitu gabeko deskolonizazio prozesuari buruz jazotako goi mailako bilerak izan dira.
BERRIA
2007/03/30
Maqueda: "Gorteek selekzio autonomikoak nazioarteko lehiaketetan jokatzeko ekimena onartzea espero dugu"
Gaur goizean Eusko Legebiltzarrak Gorteetan selekzio autonomikoen gaiari buruz hitz egiteko proposamena onartu du. Honen aurrean, Javier Maquedak, EAJko senatariak, "ekimen hau urte askotan egin den ahaleginen ondorioa" dela baietsi du, "Euskadi nazio moduan onartzeko aurrerapausua" dela gaineratuz.
BERRIA
2007/03/30
Albistur: "Latinoamerikan gizarte eta politikarien arteko dibortzioa nabarmena da"
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, mendebaldeko demokraziek "Latinoamerikako herrialdeen integrazio eta demokratizazio prozesuan parte har dezaten" eskatu zuen; hori guztia, "kooperazio politiko eta instituzioalaren bitartez".
BERRIA
2007/03/29
Maqueda "pozik" azaldu da zorrak bateratzeko enpresak erregulatzeko lege proiektuaren iragarpenaren aurrean
Javier Maquedak, EAJko senatariak, "kontsumitzailea entitate hauen aurrean babestea ezinbestekoa" dela esan du, "gaur egun Ekonomia Ministerioak ez baitu eskumenik gai honetan".
BERRIA
2007/03/29
Maqueda: "Espainiako Gobernuak ezin du Fórum eta Afinsa kasuetako erantzukizuna Autonomia Erkidegoengan utzi"
Javier Maquedak, EAJko senatariak, Gobernu sozialistari berak eragindako arazoak konpontzeko "Autonomia Erkidegoak txotxongilo moduan ez erabiltzeko" eskatu du. Era berean, "Eusko Jaurlaritzak erakunde hauengan inolako eskumenik ez duela" baietsi du.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















