Berriak

BERRIA

2007/03/06

Mugikorren erabiltzaileen eskubideak bermatzen dituen mozioa onartu du Senatuak EAJren ekimenez

Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, telefono mugikorren tarifen igoerarekin erlazionatutako mozioa aurkeztu du Goi Ganberan. Ordezkari jeltzalearen hitzetan, “kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko legea prezioen igoerarekin denboran bat etortzea benetan tamalgarria da”. PSOEk eta PPk hasierako testuan aldaketa batzuk egin dituzte ekimena hobetzeko asmoz.

BERRIA

2007/03/02

Xabier Albisturren ustez, energia berriztatzaileak bultzatzeko lege bat egin beharko litzateke

Xabier Albistur, EAJko senatariaren hitzetan, energia berriztatzaileak bultzatzeko lege bat egitea ezinbestekoa da; bertan ordainsariak eta epeak ondo aztertu berhako lirateke sektoreak ziurtasun juridiko eta ekonomikoa izan dezan.

BERRIA

2007/02/27

EAJk Salamancako Agiritegian dauden dokumentuak bueltatzeko Lege Proposamena aurkeztuko du

Javier Maqueda, EAJko senataria, bai PPk eta baita PSOEk ere gaur goizean EAJk aurkeztu duen mozioari ezetz esateagatik kexatu da; ekimen honek “Salamancan dauden dokumentuen inguruko arazoari irtenbide bat emateko Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketak hastea” eskatzen zion Exekutiboari.

BERRIA

2007/02/27

Bravo: “Emigrazioak hartzaile den herrialdeen aberastea dakarren bitartean, etorkinen jatorrizko herrialdeen pobretzea eragiten du”

Víctor Bravok, EAJko senatariak OCDEek antolatutako “Goi Mailako Mintzaldian” parte hartu zuen Parisen pasaden ostegunean. Bertan jorratutako gaia “nazioarteko migrazioa” izan zen.

BERRIA

2007/02/23

EAJ Saharako Herriari elkartasuna adierazteko Nazioarteko Konferentzian egongo da

Elena Etxegoyen, EAJko senataria, Tindoufen egongo da hurrengo egunotan Nazioarteko Konferentzian. Jardunaldi hauek otsailaren 26 eta 28 bitartean ospatuko dira.

BERRIA

2007/02/23

Salamancako Artxiboaren inguruko gatazka desblokeatzeko EAJk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Senatuko Kultura Komisioak

Javier Maqueda, EAJk Senatuan duen Kultura saileko bozeramalea, legebiltzar talde guztien babesa jasotzen saiatuko da datorren asteartean ospatuko den saioan. Mozioak dioen moduan, helburu nagusia Zapateroren exekutiboari “Salamancan dauden dokumentuen inguruko arazoari irtenbide bat emateko Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketak hastea” da.

BERRIA

2007/02/22

Joseba Zubia Indian izango da Senatuko ordezkaritza batekin

Joseba Zubia, EAJko Goi Ganbarako bozeramalea, Indiara abiatuko da bihar Senatuko bozeramale eta Mahaiko kideekin. Bidaiak otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte iraungo du, eta bertan hainbat ekintza kultural eta instituzional izango dituzte.

BERRIA

2007/02/21

Xabier Albisturrek mugikorren enpresen arteko benetako konpetentzia berma dezan eskatu dio Gobernuari

Gaur goizean Senatuan hasi den kontrol saioan, Xabier Albisturrek interpelazioa egin dio Joan Clos Industria saileko ministroari. Galderaren edukina telefonia mugikorraren tarifen igoeraren aurrean Exekutiboak hartu beharreko neurrien ingurukoa izan da.

BERRIA

2007/02/21

Bravok motoziklisten istripuen kopurua jaitsi dadin neurriak har daitezen eskatu du


Víctor Bravok, EAJko senatariak, errepideen ondorioz gertatutako istripuetan urtero 800 hildako eta 32000 zauritu suertatzen dela esan du. Honen aurrean, “neurri irmo eta urgenteak” hartzeko eskatu du.

BERRIA

2007/02/21

Javier Maquedak Solbesi Babcokeko langileen etorkizunarekin gehiago jolas ez dezan eskatu dio

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Javier Maquedak, EAJko senatariak, Pedro Solbes Ekonomia Ministroari Babcock enpresaren inguruan galdetu dio berriz ere; oraingoan, SEPIk egindako azken adierazpenei buruz. Erakunde publikoak esan duenaren arabera, Babcock enpresa eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat jo du, eta, ondorioz, Industria Plana bertan behera gelditu da.

BERRIA

2007/02/19

EHUko Errektoreak unibertsitateen autonomia errespetatzeko eskaera egin du


Senatuko Hezkuntza eta Zientzia Komisioak unibertsitatearekin erlazionatutako hainbat aditu jaso ditu Unibertsitate Proiektu Legeari buruz hitz egiteko. Horien artean Juan Ignacio Pérez Iglesias, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektorea egon da, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatuta.

BERRIA

2007/02/15

Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUko Errektorea, Senatuan egongo da Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatu ondoren

Goi Ganbarako Hezkuntza komisioak datorren astelehenean ospatuko du Unibertsitate Legearekin erlazionatutako lansaioa. Bertan, Juan Ignacio Pérez Iglesias Errektoreaz gain, beste hainbat aditu egongo da.

Ezagutu Gure Senatariak