Berriak
BERRIA
2007/02/07
Estatu Espainiarrak jasandako atzerapen demokratikoaren aurrean Zapaterok ez du neurririk hartzeko konpromezurik hartu
Joseba Zubiak, EAJk Senatuan duen bozeramaleak, Alderdi Popularraren legealdian zehar onartu ziren lege atzerakoiak gogorki salatu ditu. Honen ondorioz gertatutako “atzerapen demokratiko sakona” aldatu ez izana leporatu dio Exekutibo sozialistari.
BERRIA
2007/02/07
Victor Bravok Elena Espinosa “Bizkaiko Golkoan antxoaren desagertzearen erruduna dela” adierazi du
Victor Bravo, EAJko senatariak Europako Batasunak pasaden abenduan onartutako akordioa gogorki salatu du, “Frantziari egindako dohaintza” dela azpimarratuz.
BERRIA
2007/02/02
Albistur: “Frantziak Hondarribiako aeroportuarekiko duen jarrera ez da bidezkoa”
Xabier Albistur, EAJko senatariak bere haserrea adierazi du gaur goizean Frantziako agintariek Hondarribiako aeroportuaren inguruan egindako azken adierazpenen ondorioz; hauen arabera, Frantziak hegaldi kopurua 24 lurreratze-aireratze mugimendura mugatu du.
BERRIA
2007/01/23
Albistur: “Euskadira datorren turista kopurua azken gertaeren ondorioz ez jaistea espero dugu”
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak “turistek kalitatezko eskaintza eta Euskadik duen harrera kapazitatea azken gertaeretatik bereiz dezaten” eskatu du.
BERRIA
2007/01/11
EAJk Elena Espinosari Bruselan antxoaren inguruan onartu den akordioa azaldu dezan eskatu dio
Ekimen hau bai Kongresuan eta baita Senatuan ere talde jeltzaleak egindako ekarpenei gehitu zaio. Victor Bravok, Nekazaritza eta Arrantza saileko EAJk Senatuan duen bozeramaleak esan duenez: “Bruselan hartutako erabakiak ez ditu ez arrantzaleen eta ez zientzialarien iradokizunak kontuan hartu”. Kalak ekainera bitartean egon behar zuen itxita; akordio honek, haatik, apirilaren erdialdean arrantza egitea ahalbideratzen du.
BERRIA
2007/01/09
Autonomietako Presidenteen III Biltzarra ospatuko da Senatuan datorren ostegunean
Bilera Goi Ganberako “Salón de Pasos Perdidos”en egingo da eta goizeko 10:45etan hasiko da.
BERRIA
2006/12/20
Etxegoyenek bere etsipena azaldu dio Moratinosi Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde egiten zen Nazio Batuen Deskolonizazio Batzordean Espainiaren abstentzioaren aurrean
Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak Miguel Ángel Moratinosi apirilean Senatuan onartu zen mozioa gogorarazi dio. Honen arabera, bai nazioarteko erakundeetan, eta baita Nazio Batuen erakundean ere, Gobernuak Sahararen autodeterminazioaren alde egiteko konpromezua hartu zuen.
BERRIA
2006/12/20
Loroño: “Anisakisaren ondorioz sortutako alarma gehiegizkoa da”.
Inmaculada Loroño, EAJko senatariaren ustez, Gobernua aurreratu egin da Errege Dekretua onartzerako garaian; honen arabera, taberna eta jatetxeek gordinik kontsumituko den arraina izoztu beharko dute.
BERRIA
2006/12/20
Solbesek Babcock enpresa datorren urteotan bideragarria izatea espero du
Pedro Solbes, Ekonomia Ministroak, Javier Maqueda senatariari “Industria Plana egokitu eta moldatu ondoren” ezkerraldeko enpresa bideragarria izango dela esan dio
BERRIA
2006/12/14
Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldea pozik azaldu da Goi Ganberan aurrekontuen legean onartu diren emendakinekin.
Sozialistekin adostutako zuzenketek teknologia zentru ugariri inbertsioak egitea ahalbidratuko du; horien artean, FEDIT zentrua aipa daiteke. Era berean, Nafarroako ikastoletako ekipo informatikoentzat ere aurrekontua lortu dute.
BERRIA
2006/11/30
“Europarentzat estrategia energetiko berri baterantz” mintegian parte hartu du Albisturrek.
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak politika energetikoari buruz Aranjuezen ospatu den mintegian eman du hitzaldia gaur goizean. Bertan, senatari eta Senatuko Industria Komisioko presidenteak energia berriztatzaileak bultzateko herrialdeen arteko kooperazioa eta estatu mailako sistemen optimizazioa hobetzearen alde egin du.
BERRIA
2006/11/30
Víctor Bravok EAJren elkartasun eta solidaritatea agertu dio Paco Larrañagaren familiari
Víctor Bravo, EAJko senataria Filipinasen dago Senatuko ordezkaritza batekin; bertan, hainbat pertsonarekin ari da bilerak mantentzen.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















