Prentsa Aretoa
2015/12/15
Cazalis: “Dirudienez, Konstituzioaren `meloia´ zabalduko da; baina, ea zertarako. Horregatik egon behar dugu Gorteetan"
Senaturako Bizkaiko hautagaiak ohartarazi duenez, Madrilen nork gobernatuko ote duen oso garrantzitsua izan ez arren "Euskadiri bai eragingo diola".
Jose Maria Cazalisek,Senaturako Bizkaiko hautagaiak, gaur goizean iragarri du hurrengo legealdian litekeena dela espainiar Konstituzioaren erreforma egitea, baina zentzu berean ohartarazi duenez, garrantzitsuena dena da "zertarako egiten den" . Horregatik azpimarratu du igandeko hauteskundeek Euskadirentzako daukaten garrantzia. " Ez digu gehiegi axola Espainian nork gobernatuko duen, baina bai, gobernuan dagoenaren arabera, Euskadiri bai eragingo diolako".
Lekeitioko senatariak oraingo egoera alderatu du " hirurogeita hamargarren hamarkadako eta laurogeigarren hamarkada hasierako denborekin; Estatu ereduaren planteamendu berria egin daitekeelako. Izan ere, iragartzen hasi dira Konstituzioan egin daitezkeen aldaketak". Horregatik aldarrikatu du Gorte Nagusietan EAJren talde indartsua izatea "ikusitakoa ikusita, inoizko arriskurik handiena dago gure autogobernua eta gure bizitza kalitatea galtzeko" .
Zentzu berean gogoratu du Ciudadanos taldearen bide orriak "euskal herriaren eskubide historikoen eta hizkuntzaren gainetik" egiten duela; Riverak ez du esaten PPren askok eta askok pentsatzen ez duten zerbait, baina argi eta garbi jartzen du". Era berean eta Alderdi Popularra gogoan, azken legealdi honetan PPren politika izan diren birzentralizazioa, atzeraldi ekonomikoa eta murrizketa ekarri ditu gogora eta beste ezaugarri bat erantsi du: zapalketa politikoarena. "Harropuzkeria handia erakusten du guztiarekiko eta guztienganako; akordioa mesprezatzen du, joko demokratikoa, gainerako alderdiak, gutxiengoak eta, batez ere, euskalduna izan daitekeen edozer. Eta, gainera, Urkullu Lehendakariarekiko ere gutxiespen onartezina erakutsi du".
Horrekin guztiarekin ere, kanpaina honetan gehien aipatu diren lau taldeek Euskadirekiko erakutsi duten jarrera utzi du agerian. "Historiak erakusten digu arazorik handiena ez dela eskuindarrekoek daukaten jarrera birzentralizailea eta Euskadiren kontrakoa,baizik eta Espainiar gobernu guztiek Euskadirekiko izan duten errespeturik eza". Bizkaiko hautagaiak esan du hala jarduteko arrazoia izan daitekeela " DNA-n nazio aniztasunaren genoma falta zaiela. Lau horietako bakar batek ere ez du eta" .
Bizkaiko senatariaren hitzetan " Espainiar demokrazia oso kalitate baxukoa da, ezin da munduko beste herrialde serioetako demokraziarekin parekatu" eta galdetu du " zer herrialde seriotan urratzen ote den Lege Organiko bat 36 urtetan, Estatutuarekin egin duten bezala; edo erreferendum bidez herriak adierazitako borondatea mesprezatzen den; edo , eskuduntzak kentzearren, Lege Organikoa maila baxuagoko legeen bidez indargabetzen den ; edo alderdi bakar batek, atzamarrez,gobernu biren arteko auziak erabaki behar dituen epaimahaia aukeratzen duen. Bakar batean ere ez", ezarri du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19