Prentsa Aretoa

2016/06/10

EAJ-PNVk industria eta I+G+b-ren alde lan egingo du ekonomia suspertzeko oinarri direlako

Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxea, Gipuzkoatik Senaturako hautagaia Maria Eugenia Iparragirre eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, gaur Eibarko Tekniker teknologia eta ikerketa zentroa bisitatu dute eta EAJren industriaren aldeko apustua adierazi dute.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gipuzkoa betidanik izan da industria lurraldea eta EAJk beti lan egin du horrela izan dadin. Horrela adierazi du Joseba Agirretxeak: “EAJk ez balu industria eta berrikuntzan oinarritutako ekoizpen ereduaren alde egin, Euskadik ez luke krisiari aurre egingo egin ahal izan dion bezala”. Hala ere, gure industria indartsua izaten jarraitu dadin eta lehiakorragoak izan gaitezen, ezinbestezkoa da I+G+b-n inbertitzea. Agirretxeak adierazi duenez, EAJren helburua “industriak lehiakortasunean aurrera egitea da, Gipuzkoako ekonomiako traktore izaten jarraitu dezan eta lurraldera enplegua eta ongizatea ekartzeko”.

Kongresurako hautagaiak gogora ekarri du ere “aurreko legealdiko immobilismoak eta ekonomiaren gestio tamalgarriak gure enpresak asko kaltetu zituela”. Errealitate horren aurrean, EAJk ekonomia suspertzearen alde apustu estrategikoa egin du, eta horren adibide gisa Gipuzkoako Aldundiaren Ekonomia Suspertzeko Plana jarri dute.  

Joseba Agirretxeak ziurtatu duenez “Euskadin ezarri ditugun apustu estrategiko hauek ere Madrilen defendatuko ditugu, zoritxarrez oraindik gauza asko han erabakitzen baitira”. Beste lehentasunen artean, EAJk I+G+b-ren alde, nazioartekotze handiago baten alde, nekazaritza eta arrantzaren sektorearen alde eta baita enpresa txiki eta ertainaren alde lan egitea da. Agirretxeak azpimarratu nahi izan du Gipuzkoako enpresa txikiek lurraldeko lanpostuen erdia sortzen dutela eta horregatik “enpresa txiki eta ertainen alde bereziki lan egingo dugu, baita autonomo eta herriko merkataritzaren alde” gehitu du. 

Bestetik, Arantxa Tapiak Euskadin ditugun planifikazioa eta herri estrategia balioan jarri ditu, bere ustez ekonomia eredu propio eta lehiakorra ez baita egun batetik bestera egiten.

Instituzio askotako eta beste hainbat Erkidegotako interesa piztu du eredu honek, “baita Valentziako gaur egungo agintariena ere, Euskadiko industria plana eredutzat jo dutenak”.    

Dena dela, “gure ekonomia-industria erreferentzia Espainiako estatutik kanpo geratzen da”. Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza eta Ikerketa plana, kluster politika eta espezializazio adimentsuak, Europako berrikuntza zentroetako babesa dute. Gainera, Euskadik I+G+b-rako aurrekontua urtero %5ean handituko du, “Europa mailan liderrak izaten jarraitu nahi dugulako”.  

Tapiaren arabera, “industria eredua eta Basque Industry 4.0 estrategia hamarkadetan zehar egindako apustuaren lan formulan oinarritzen dira, Euskadiko enpresa ehunarekin elkarlanean egindakoa. Arreta aktiboa eta elkarlanerako jarrera”. 

Enpresen arazoak kudeatzeko eta arreta eskaintzeko gure estiloaren parte dira, atsedenik gabe eta gainean egonda egiten duguna.  Euskal industriarako energiaren prezioa hobetzeko hainbat proposamen egin ditugu, baina Industria Ministeritzak, bere eskumenekoa dena oraindik ez dio irtenbiderik eman, eta ikusirik ministroak gure industria defendatzeari uko egin diola gure kabuz Bruselasera joan gara.

Ezagutu Gure Senatariak