Prentsa Aretoa

2019/04/17

EAJ-PNVk Ezkerraldearekin eta Meatzaldearekin daukan konpromisoa berretsi du Aitor Estebanek

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Ortuellan aldarrikatu du talde jeltzaleak erakundeen artean negoziatzeko daukan gaitasuna, horri esker lortu dituelarik Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, Urbinagako aldageltokia edo Galindoko HUA hobetzeko inbertsioak, eskualde bietan onurak ekarriko dituztenak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile eta Bizkaian berrautaketara aurkezten den hautagaiak, gaur goizean Ortuellan baieztatu du EAJ-PNVk Ezkerraldearekin eta Meatzaldearekin maila guztietan daukan konpromisoa “zalantzan jarri ezina” dela. Zentzu berean aldarrikatu du bere taldeak eztabaidarako eta negoziatzeko daukan gaitasuna eskualde bietako hiritarrei zuzenean eragiten dieten proiektu zehatzak “mahai gainean jartzeko eta adosteko orduan”. Proiektu horietako batzuk dira Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea, Urbinagako aldageltokia edo Galindoko HUA hobetzeko inbertsioak.

“Euskadik mugiarazten gaitu eta erakutsi egin dugu. Hobekuntzak lortu ditugu hainbat esparrutan eta hiritargo osoarentzat. Beste hainbaten artean lortu ditugu Euskal Y trenbidea edo Kupoa, baina baita herri eta eskualdetako proiektuak ere”, baieztatu du Kongresurako hautagaiak. Eta akordio horiek “egingarri” izango dira soilik “talde lanaren bidez”. Horrela adierazi du Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeetako herritarren probetxurako udalen, aldundien eta gobernuen artean solaskidetza zuzen eta eraginkorra lortzeko “gai den bakarra EAJ-PNV” dela.

Estebanek baieztapen hori erakutsi du “egintzen bidez”, eta esan du talde- lanaren eta “Madrilen izan den EAJ talde indartsuaren” adibide bat dela Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea. Azpiegitura honek Bilboko portua zuzenean konektatuko du Europa zeharkatzen duen sarearekin, hau da, Trenbide Korridore Atlantikoarekin. Horrela hobetuko da portuaren lehiakortasuna eta Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeetako udalerrien bizimodua ere, martxan jarri bezain laster merkantzia trafikoa liberatuko delako Ortuella, Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldon.

“Estatuaren eskuduntza izanik, Espainiako gobernuarekin eseri behar izan dugu haiekin hitz egiteko eta negoziatzeko; eta lortu egin dugu”, baieztatu du Estebanek. Horregatik esan du ez dituela ulertzen “Barakaldoko alkategaiak atzo bertan esan zituen hitzak, bere alderdiak eginiko azterlan informatiboan aurkeztutako trazatuak eta alternatibak auzitan jarriz. Beraz, bera da bere Gobernuari zuzentzen dabilena”. Era berean esan duenez “ez dut ulertzen Barakaldoko talde sozialistak azterlan informatibo horren epeak luzatzea eskatu izana; ez dut ulertzen lan hori geldiarazteko saiakera hori”, deitoratu du, “Sozialisten jarrera hemen guztiz ulertezina da, lanak atzeratzeko eta Ministerioari eta beren hautagaiari zuzentzeko nahian dabiltzalako”, kritikatu du.

EAJ-PNVk eskualde biekin hitzeman duen konpromiso sendoa agerian uzten duen beste lana izan da “Urbinagako aldageltokia errealitatea izateko egindakoa”. Bozeramaileak aditzera eman duenez “Sustapen Ministerioak proiektu hau mahai gainean jarri du EAJk hala eskatu duelako”. Horrela, EAJ-PNVk Madrilen egin dituen gestioei esker, 2019ko martxoan Josu Bergara, Sestaoko alkatearen eskutik, Estatuko Aldizkari Ofizialak Sestaoko geltokian egingo den trenbide-trazatu berria argitaratu zuen, lau trenbiderekin, denek nasarekin. Zalantzarik gabe bultzada erabakigarria Metro Bilbao eta Renfe lotuko dituen geltokia eraikitzeko proiektuarentzat, proiektu estrategikoa izango delarik Ezkerraldea eskualdearentzat”, kalifikatu du.

Ildo beretik esan duenez “akordio bat adostu dugu Galindoko HUAren inguruan”, iragarri du. “Konfirmatu dute lanak hasi egingo direla eta hori ez da Espainiako Gobernuari bururatu zaiolako, baizik eta EAJk akordioetara eraman duelako eta betetzea eskatu duelako”, baieztatu du. Aurrekontuen negoziaketan Euskal Taldeak Kongresuan lortu duen akordioari esker, 30 milioi eurotan kuantifikatutako proiektua onartu da planta hori hobetzeko. Galindoko Hondakin Uren Araztegia 80 hamarkadan eraiki zuten eta egunero hartzen eta arazten ditu Bilboko metropolian bizi diren milioi bat pertsonen hondakin urak. “Beste adibide batzuk ere badaude”, nabarmendu du. “Aurrera jarraitzen du Ortuella eta Trapagaranen trenbide pasabideak kentzeko proiektuak. Udaletan hartu dituzte jada lan hauetaz arduratzen diren teknikariak”, azaldu du.

Estebanek adierazpen hauek egin ditu EAJ-PNVko ordezkariek eskualde bietan izan ohi dituzten lan bileretako batean, eta bertan izan da Kongresu eta Senaturako zerrenda jeltzaleetako emakume eta gizonekin eta Bizkai Buru Batzarreko presidente andre Itxaso Atutxarekin. Madrilgo Euskal Taldeak Maite Etxebarria (Abanto-Zierbena), Amaia del Campo (Barakaldo), Borja Liaño (Muskiz), Saulo Nebreda (Ortuella), Txema Ezkerra (Portugalete), Aitzane Urkijo (Santurtzi), Josu Bergara (Sestao), Xabier Cuéllar (Trapagaran) eta Iñigo Ortuzarrekin (Zierbena) aztertu ditu Ezkerraldea eta Meatzaldea eskualdeek hurrengo urteetan izango dituzten erronka nagusiak.

Ezagutu Gure Senatariak