Prentsa Aretoa

2020/02/25

Senatuan Euskadiren eskumenak urratzeko bidea zabalduko zukeen ekimena sustatu izana egotzi dio EAJ-PNVk EH Bilduri

Estatu mailako Segurtasun Kimikorako Agentzia sortu zedila proposatzen zuen, euskal autogobernuaren aurka eginez. Azkenik, kontsultarako organoa sortzea baino ez zaio eskatuko Gobernuari.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Senatuan Euskadiren eskumenak urratzeko bidea zabalduko zukeen ekimen zentralizatzailea sustatu izana egotzi dio EAJ-PNVk EH Bilduri, Estatu mailako Segurtasun Kimikorako Agentzia sortu zedila proposatzerakoan. Mertxe Garmendiak nabarmendu duenez, aipatutako sektoreko segurtasun gai guztiak biltzeko asmoarekin ERC-EH Bildu Taldeak aurkeztutako interpelazioaren ondorengo mozioarekin, euskal koalizio soberanista “lotsak agerian geratzen da bi aldiz: alde batetik, argi uzten duelako ez duela ideiarik Euskadin istripu kimikoen aurrean emergentzia sistemak nola funtzionatzen duen eta, batez ere, praktikan zentralismoaren defendatzaile delako”.

Azkenik testua transakzionatu eta onartu egin da zenbait Talde Parlamentarioren babesari esker, tartean Euzko Abertzaleak Taldea ere. Horren ondorioz, sortzea planteatzen zen erakundearen exekuzio izaera ezabatu egin da eta Gobernuari eskatuko zaiona kontsultarako organoa sor dezala da. Industria gaietarako bozeramaile jeltzaleak esan duenez, hasieran aurkeztutako ekimena “ez zen onargarria” EAJ-PNVrentzat “euskal autogobernuaren aurka egiten zuelako zuzenean”, eta horregatik Euskal Taldeak geldiarazi egin du ekimena. Bere argudioak azaltzeko, Euskadiko Autonomia Estatutaren 10.30 artikulua aipatu du Garmendiak, industria gaietan Eusko Jarularitzari eskumen esklusiboak onartzen diona; eta 11. Artikulua,  Euskadiko Administrazioari ingurumen gaietarako politikak garatzeko eta exekutatzeko eskumena ematen diona, beraz, segurtasun kimikoaren exekuzioaren ingurukoak.

Bestalde, Garmendiak nabarmendu egin du ERCk eta EH Bilduk bere ekimenean aipatutako ustezko hutsunerik ez dela ematen, eta gai honetan egun dagoen eskemaren baliagarritasuna aldarrikatu du. Azaldu duenez, larrieldietarako gestioa antolatzeko oinarrizko tresna Babes Zibileko Plana dela argitu du, zeinetatik hainbat motako arrisku plan berezi garatu diren: kimikoa, sismikoa, radiologikoa, basoetako suteena, uholdeena, merkantzia arriskutsuen garraioarena eta itsasertzeko kutsaduren aurkako ekimenena. “Arrisku kimikoei dagokionez, SEVESO arautegianpean dagoen enpresa bakoitzak kanpo larrialdietarako plan propioa du”. Honi Euskadiko Babes Zibileko Batzordea gehitu dio Garmendiak, erakunde desberdinak biltzen duen organoa: Eusko Jaurlaritzako zenbait Sail, Foru Aldundiak, EUDEL eta Estatuko Gobernuaren Azpidelegazioak. “Beraz, ez da geratzen hortik kanpo erakunde edota administrazio maila bakar bat ere ez”, azpimarratu du. Senatariak gogorarazi du, baita ere, Eusko Jaurlaritza enpresa elkarteekin ere lan egiten duela, eta honi dagokionez Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin, “Seguridad Kimika” izeneko proiektuaren garapenean, honen helburua izanik gai kimikoekin lan egiten duten enpresen inguruan bizi diren guztiek horren berri izan dezatela eta larrialdi egoeretan nola jokatu behar duten ezartzen duten protokoloak ezagutu ditzatela.

Ezagutu Gure Senatariak