Prentsa Aretoa
2024/09/25
EAJ-PNVk Senatuan euskararen benetako integrazio eraginkorra defendatu du
Estefanía Beltrán de Herediak Goi Ganberan hizkuntza ofizialen erabilera mugatu izana deitoratu du: "Espainia uniformea lortu nahi dutenek uste dute hauek isilaraziz nazionalisten eta independentisten nahiak eta sentimenduak ere isilaraziko dituztela"
EAJ-PNVko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak Senatuaren araudiaren erreforma defendatu du, euskara eta Estatuko gainerako hizkuntza ofizialak benetan eta modu eraginkorrean eta mugarik gabe integratzeko. "Ez dago arrazoi juridiko edo teknikorik ezezkoa emateko; ideologia zentralizatzaile eta uniformizatzaileagatik errealitate nazional, aberri, hizkuntza bakarra inposatu nahi dutenen arrazoi politikoak baino ez", adierazi du ekimena bertan behera ahalbidetu duten PP, Vox eta UPN gogoan izanik.
Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, "hizkuntzak komunikazio-tresna dira, baina, batez ere, herri baten kulturaren eta nortasunaren adierazpena, eta Espainiako Estatuan elkarrekin bizi diren hizkuntzak kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren adierazpen eta isla dira, eta estatu plurinazionalaren testigantza bizia. Eta hemen dago benetako arazoa errealitate hori ukatzen dutenentzat; Espainia uniformea, bakarra lortu nahi dutenek hizkuntzak mututuz nazionalisten eta independentisten nahiak ere isilaraziko lituzketela uste dute. Baita bere sentimenduak ere, eta hori larriagoa da. Baina jaun-andreok –ohartarazi du-, gaizki egiten duzue hizkuntzak arma politiko gisa erabiliz, inork, talde bakar batek ere, ez ditugulako norbereganatu behar. Guztionak dira, eta guztiok babestu beharko genituzke", eskatu du.
Arautegi aldaketaren aurka agertu direnen argudio “bitxiak” kritikatzeaz gain, "senatariok ere ordezkatzen ditugun kultura eta lurralde aniztasunarekiko errespetu falta erabatekoa erakusten dutenak", Beltran de Herediak salatu du Goi Ganbera ez dagoela "hizkuntza eskubideak errespetatzen", eta adierazi du "kontraesana eta konparaziozko bidegabekeria" dela Diputatuen Kongresuan euskaraz, katalanez edo galizieraz inolako arazorik gabe hitz egin ahal izatea eta lurralde ordezkaritzako Ganberan, ordea, Autonomia Erkidegoen Batzordean eta osoko bilkuran mozioetan baino ezin erabiltzea.
Nabarmenak...
Senatua
2024/12/11
Senatua
2024/12/05
Senatua
2024/12/04
Senatua
2024/12/03
Senatua
2024/11/28
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/11/08