Prentsa Aretoa
2026/04/21
EAJ-PNVk autonomia erkidegoei, aldundiei eta udalei 2025eko superabitaren erabilera gaitzera premiatu du Ogasun ministroa
"Hobekien kudeatu duten administrazioek ezin dute itxaroten jarraitu beren baliabideak erabiltzeko", esan dio María Dolores Etxanok Arcadi España ministroari
Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Autonomia Erkidegoei, Toki Erakundeei eta Foru Aldundiei 2025eko superabita finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak egiteko erabiltzeko aukera emango dien araua izapidetzera premiatu du Ogasun ministroa. Arcadi Españak Senatuko kontrol saioan egindako estreinaldian, Etxanok eskatu dio Espainiako Gobernuak "abenduan egin zuena egin dezala", 15/2025 Errege Lege Dekretuari erreferentzia eginez, zeinaren bidez ebatzi baitzen 2024ko superabita, eta haren hitzaurrean onartu zuen Gobernuak beharrezkoa zela 2025eko superabitaren gainean ere jardutea. "Premiaren eta beharrizanaren argudioa Gobernuak idatzi zuen. Aplikatu besterik ez duzue egin behar. Hobekien kudeatu duten administrazioek ezin dute itxaroten jarraitu beren baliabideak erabiltzeko”.
Premiazkoa lehenetsiz, Etxanok 2024ko Europako zerga-esparru berriaren neurriak Estatuko legeriara eramatea eskatu du, administrazioen inbertsio-ahalmena berariaz babesten duena eta epe ertainerako planen bidez gainbegiratzea artikulatzen duena, hasierako zerga-egoera guztiak berdinak ez direla onartzen duena. "Dagoeneko aldatuta egon beharko lukeen zuzentarau bat; epea 2025eko abenduan amaitu zen. Aldatu egin beharko zenukete, eta urteko gastuaren araua berriro diseinatu, eta epe ertainera gainbegiratzera eta gerakinak erabiltzeko egiturazko konponbideetara pasatu", adierazi du. "Aurreikusgarritasuna ere zerga-politika da; egiturazko irtenbideak behar ditugu, baita superabitentzat ere; izan ere, administrazioek jakin behar dute beren baliabideak izan ditzaketela, ez itxaron urte bakoitzeko arauari edo gobernuak ekitaldi bakoitzean duen borondateari".
Hala, kritikatu du "Estatuak zorrotz" aplikatzen jarraitzen duela 2012ko LOEPSF legea. "Egonkortasunaren dogman pentsatutako arau zaharkitu bat, berarekin ados ez gaudena, eta superabitaren helmugaren arau orokor bat ezartzen duena, praktikan hura erabiltzea eragozten duena neurri bakarreko gastu-arau batekin eta urteko zenbaketarekin, zorpetutako administrazio bat eta saneatutako beste bat bereizten ez dituena". Arau hori, adierazi duen bezala, "ez dute betetzen administrazio gehienek, Euskadiren kasuan bezala, zerbitzu publikoak bermatu nahi badituzte". Senatari abertzaleak salatu du, gainera, mugatu egiten duela erantzukizunez kudeatu dutenen aurrekontuen autonomia, eta ez duela onartzen Euskadiko Kontzertua eta Nafarroako Hitzarmena bezalako finantziazio sistema bereizirik.
Era berean, gaitzetsi egin du Airefek baliabide horiek erabiltzeko gaitzen duten aurretiazko txostenak eskatzea, ez Europako esparruak ez foru-arauek jasotzen ez dutena. "Soberakinak aurrezkia dira. Administrazio publikoen autonomia ezin da neurriz kanpoko tutoretzen mende egon; gainera, asimetria hori nekez justifika daiteke, autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei eskatzen baitie, eta ez Estatuko Administrazio Orokorrari ".
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/20
Senatua
2026/04/16
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/07
Senatua
2026/04/06
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















