Prentsa Aretoa

2026/04/28

EAJ-PNVk "ausardia eta anbizio gehiago" eskatu dio Kultura ministroari Artistaren Estatutuaren neurriak osatzeko

Igotz Lópezek Urtasuni gogorarazi dio Euskadik bere eskumenei dagozkien guztiak bete dituela, baina Espainiako Gobernuari asko geratzen zaizkiola betetzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak "ausardia eta anbizio handiagoa" eskatu dio Kultura ministroari, 2018ko irailean Diputatuen Kongresuan onartutako artistaren eta kulturaren profesionalaren estatutua egitea aztertzeko txostenean jasotako neurri guztiak osatzeko. Gaur arratsaldeko Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran sektorearen eskaera nagusiei heltzen dieten 57 neurri zehatz eta 17 gomendio orokor ez betetzearen aurrean babestu beharko lituzkeen pertsonen nahigabea helarazi dio.

"Euskadin dagoeneko egin dugu gure eskumenetan oinarrituta dagokigun guztia", nabarmendu du senatari abertzaleak, eta ministroari aurpegiratu dio "hala ere, zure Gobernuari dagozkion asko egiteke" daudela. Besteak beste, honako hauek aipatu ditu: kultura-lanbideen zerrenda zehatz bat, sektoreak eta profesionalak ez baztertzeko; jardunbide egokien kode bat; eta laneko, segurtasuneko, adingabeen babeseko, Gizarte Segurantzako edo adimen artifizialaren aurkako babeseko neurriak.

Ministroak alor horretako hainbat neurri iragarri ditu, Lan Ministerioarekin batera landu ostean, "aste gutxi barru" argitaratuko duten dekretu batean sartuko dituztenak. Senatariak jeltzaleak erantzun dio 2023ko martxoaren 22a baino lehen onartuta egon behar zirela, "beraz, hiru urte igaro dira legezko agintaldia amaitu zenetik".

Ezagutu Gure Senatariak