Alderdi Eguna 2026

Berriak

Senatua

2021/02/18

EAJ-PNVk toki erakundeei Europako funtsak handitzeari ezezkoa eman dio, autonomia erkidegoei egin beharreko ekarpenaren kontura bada

Juan Carlos Medinak finantziazio handiagoa eskertuko luke, baina "ezin dugu santu bat erantzi beste bat janzteko".

Senatua

2021/02/17

Emakumeen aurkako indarkeria jakin batzuk pertsona espezializatuek epaitegietan ez artatzea deitoratu du María Dolores Etxanok

Bere ustez, "aurrerapauso handia" izango litzateke egungo Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurrien Legea osorik zabalduko balitz.

Senatua

2021/02/16

Maribel Vaquerok Gobernu zentralari eskatu dio mugikortasun Estrategia berriak ez dezala atzeratu trenbide Ardatz Atlantikoa bezalako inbertsio estrategikoak

EAJ-PNVko senatariak ohartarazi du Euskal Talde Parlamentarioak 2021eko Aurrekontu Orokorretan eta aurreko ekitaldietan lortutako akordioak gauzatzen direla zainduko duela.

Senatua

2021/02/16

Espainiako Estatuak euskal selekzioen aitortza erraz dezala eskatu du Almudena Otaolak

Bere esanetan, "ulertezina" da Euskadik nazioarteko ordezkaritza propiorik ez izatea berezko dituen kiroletan.

Senatua

2021/02/08

Mertxe Garmendiak Esako urtegiaren egoerari buruzko txosten teknikoen azterketen emaitzak eskatu ditu

EAJ-PNVko senatariak presa handitzeko lanetan aurrera ez egitea eskatu du, ikerketa horren emaitza jakin arte.

Senatua

2021/02/04

Imanol Landak sentimendu erlijiosoen aurkako irainak arautzen dituen Zigor Kodearen artikulua sakon berrikustearen alde egin du

Ohartarazi duenez, nahiz eta prozedura gehienak largespenak edo absoluzioak izan, 'aulki-zigorra' eta disuasio-efektua eragiten dute.

Senatua

2021/02/04

Maribel Vaquerok Suizidioa Prebenitzeko Euskal Estrategia balioetsi du eta eskumen-eremuarekiko etengabeko errespetu falta deitoratu du

Gogorarazi duenez, estrategia hori 2019an onartu eta abian jarri zen Euskadin, "osasun publikoko lehentasun bati"aurre egiteko.

Senatua

2021/02/03

Nerea Ahedok Ciudadanosi erantzun dio txertaketa-datuak partekatzen direla eta erregistro bakarra erreklamatzea birzentralizatzeko duten irrikatik baino ez dela ulertzen

EAJ-PNVko senatariak azaldu duenez, autonomia erkidego bakoitzak jasotzen dituen datuak "sistema bateragarri batekin partekatzen dira eta egunero bidaltzen dira".

Senatua

2021/02/03

Rosa Peralek autonomia erkidegoen eskumenak defendatu ditu eta PPren birzentralizazio saiakerak gaitzetsi ditu

Senatari jeltzaleak haien jarrera interbentzionista kritikatu du, baliabide publikoak modu eraginkorrean erabiltzea aitzakiatzat hartuta, eta autogobernuaren indarra berretsi du

Senatua

2021/02/03

Luke Uribe-Etxebarriak "globalizazioa demokratizatzea" eta multilateralismoa erreformatzea defendatu du

Senatariaren ustez, "ezinbestekoa da multilateralismoa, demokrazia, munduko herrien arteko errespetua, tolerantzia, aurrerapen soziala eta lidergo partekatua bezalako printzipioak modu eraginkorrean uztartzea".

Senatua

2021/02/02

Maribel Vaquerok lidergo partekatuetan oinarritutako 2030 Agenda adostu bat sortzea defendatu du

EAJ-PNVko senatariak Estaturik gabeko azpiestatuek, eskualdeek eta nazioek, hala nola Euskadik, beren ekarpena egin dezaten eta ahots propioa izan dezaten eskatu du.

Senatua

2021/02/02

Juan Carlos Medinak Euskadik bere nekazaritza- eta landa-garapeneko politika definitzeko Plan Estrategiko propioa egiteko duen gaitasuna aldarrikatu du

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari jakinarazi dio horrek "gure beharretara egokitutako eredua" bultzatuko lukeela, "produkzioaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik".

Ezagutu Gure Senatariak