Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Berriak

Senatua

2016/03/22

EAJk Goi Ganberan lan-bizitza eta familia bateragarria egiteko neurriak hartzea proposatu du

Euzko Abertzaleak Taldeak Osoko Bilkurak amaitzeko muga jartzea eskatu dio Senatuko Mahaiari, beharko balitz, gaiak hurrengo egunerako utziz. Horrekin, gainera, eztabaidaren kalitatea hobetuko litzateke, ez liratekeelako denbora gehiegi luzatuko.

Senatua

2016/03/16

Estatuko Gobernuak asilorako politika komun europarra defendatuko du Europako Kontseiluan, EAJk proposatuta

Europako Batasunerako Batzorde mistoak Euzko Abertzaleak Taldeak asilorako politika ‘komunitarizatzeko‘ egin duen eskaera jaso du Alderdi politiko guztiek onartu duten idatzian

Senatua

2016/03/15

Alderdi Popularrak gizartearen ardurak alde batera utzi eta alderdikeriaz jokatzen duela deitoratu du Bildarratzek

Alderdi Popularrak Espainiako batasunaren inguruko mozioa aurkeztu izana kritikatu du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak, langabezia, ekonomia edota ustelkeriaren inguruan egin beharrean

Senatua

2016/03/11

EAJk 1976ko martxoaren 3an izandako gertakarietako biktimei behar den onarpena egitea eskatu dio Estatuari

Senatuko Justizia Batzordean aurkeztutako mozio baten bitartez, biktima hauek beste biktimek dituzten baldintza berdinekin onar ditzala eskatu dio Gobernuari; eta Senatuari, gertakari haiek gaitzetsi ditzala

Senatua

2016/03/10

Senatua

2016/03/09

EAJko senatari eta diputatuek ‘Desagertutako pertsonen aldeko Martxoak 9 Sariak‘ jaso dituztenei babesa eman diete

Izaskun Bilbao Europako Diputatuaren eta Galdakaoko Udalaren lanak eskertu ditu QSDglobal Fundazioak lehen aldiz egin duen ekitaldian, gaur Desagertutako Pertsonen Aldeko Egunean

Senatua

2016/03/02

Euzko Abertzaleak Taldeak Orduñako tren geltokiko irisgarritasun trabak konpontzeko dagoen kexa eramango du Senatura

Mugikortasun urria duen erabiltzaile baten eskaera bere egin du EAJk, eta ekimenak aurkeztuko dituela eta Sustapen Ministerioarekin kontaktuan jarriko dela iragarri du

Senatua

2016/02/26

EAJko senatari eta diputatuak ‘Askatasun eguzkia. Sabino Arana 1865-1903‘ erakusketan izan dira

Lehen aldia da Sabino Aranaren pertsonaia eta bere garaiari buruzko mostra egiten dela

Senatua

2016/02/25

Lea Artibai ikastetxeko ikasleei harrera egin diete Senatuan Cazalisek eta Etxanok

Eskualdeko senatariek egoitza erakutsi eta Senatuaren nondik-norakoen berri eman diete

Senatua

2016/02/23

EAJren senatariak Uxue Barkosek Nueva Economía Fórum topaketan egin duen agerraldian izan dira

Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre eta Maria Dolores Etxano gonbidatu moduan izan dira, Euzkadi Buru Batzarreko presidente den Andoni Ortuzarrekin batera, Daniel Innerarityk aurkeztu duen ekitaldian.

Senatua

2016/02/20

EAJko senatariak giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimentzako erreparazio-proposamenei buruzko Jardunaldian izan dira

Jokin Bildarratz, Maria Eugenia Iparragirre eta Victoriano Gallastegi Giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimentzako erreparazio-proposa­menei buruzko Jardunaldian izan dira gaur Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldian Dekretuak babestutako biktimek aitorpen instituzionala jaso dute Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan den saioan.

Senatua

2016/02/11

Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordeetako bozeramaileak hautatu ditu

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordeetako bozeramaileak hautatu ditu, eta Herri Erakundeetakoan Bigarren Idazkaritza izango du.

Ezagutu Gure Senatariak