Berriak
Senatua
2024/09/12
Nerea Ahedok autonomia pertsonalaren sustapenean eta desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioan lan egin dezala eskatu dio Bustinduy ministroari
Garraio ministroari mugikortasun arazoak dituzten pertsonei Euskadin Renferen trenetara sartzea ahalbidetu dezala jakinaraztea eskatu dio
Senatua
2024/09/12
EAJ-PNVk Arrantza ministroari galdetuko dio ea bat datorren Kontsumo Ministerioak ikastetxeetan elikadura osasungarriari buruzko dekretuan aurreikusitako arrain kontsumoari buruz duen irizpidearekin
Astearteko kontrol-saioan, Estefanía Beltrán de Herediak euskal arrantza-sektorearen kezka helaraziko du, sor liezaiekeen eraginagatik
Senatua
2024/09/10
Nerea Ahedok Elma Saizek amiantoaren biktimentzako funtsaren legearen araudiaren inguruan erantzunik ez ematea salatu du
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren "arinkeria" deitoratu du, haien eskubidea aitortuta dagoela mantendu duelako, nahiz eta jakin "araudirik gabe ezin dituztela konpentsazioak eskatu"
Senatua
2024/09/09
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak eskatu du Administrazioek aktiboki parte har dezatela Talgoren arazoak konpontzen
Luke Uribe-Etxebarriak Industria eta Turismo Batzordean defendatu duen mozioa talde gehienek babestu dute, PPren eta Voxen abstentzioarekin
Senatua
2024/09/05
EAJ-PNVk amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat sortzeko legerako araudia onar dezan premiatuko du Gobernu zentrala
Astearteko Gobernuaren kontrol saioan, Nerea Ahedok Exekutiboari gogoraraziko dio 2023ko urtarriletik indarrean egon behar zuela biktimek konpentsazioak eskatzen hasi ahal izateko
Senatua
2024/09/04
EAJ-PNVk positibotzat jo du Kataluniaren finantziazio berezirako akordio politikoa
María Jesús Montero presidenteordeak Senatuan egindako agerraldian, María Dolores Etxanok berau Euskadiko Itun Ekonomikoarekin eta Nafarroako Hitzarmenarekin ez alderatzea eskatu du, eta defendatuko dituztela adierazi du, ondorio negatiborik izango balute
Senatua
2024/09/03
Administrazioak Talgo enpresaren arazoak konpontzen aktiboki laguntzea eskatu du Euskal Taldeak
Luke Uribe-Etxebarriak, Senatuan egindako mozio baten bidez, enpresaren etorkizuna bermatzeko eta lanpostuak mantentzeko beharra defendatzen du, horietako 700 langile Arabako Ribabellosako instalazioan daudenak
Senatua
2024/08/13
EAJ-PNVk sinesgarritasuna eman dio Gonzalez Urrutiak Venezuelako hauteskundeetan lortutako garaipenari eta errepresioaren amaiera exijitu du
Luke Uribe-Etxebarria senatari jeltzaleak trantsizio baketsu eta demokratiko baten alde egin du, eta EH Bilduk Maduroren erregimenari emandako babesa kritikatu du
Senatua
2024/07/31
EAJ-PNV abstenitu egin da Senatuan Botere Judizialaren Legearen eta Fiskaltzaren Estatutu Organikoaren erreforman
Estefanía Beltrán de Herediak adierazi du ukitu txiki bat baino ez dela, baina ez diola heltzen BJKNk duen arazoaren muinari
Senatua
2024/07/17
Estefanía Beltrán de Herediak Estatuaren nazio aniztasuna aitortzea eta harreman eredua adostea eskatu du
Bozeramaile jeltzaleak euskal nazioaren existentzia defendatu du eta monarkia goratzeko PPk aurkeztu duen mozioa babestea errefusatu du, "erakunde anakronikoa; erabateko anomalia demokratikoa"
Senatua
2024/07/17
María Dolores Etxanok Alderdi Popularrak Senatuan "hustu aurreko" Parekidetasun Legea defendatu du
Kongresuan onartutako testuari Euskal Taldeak emandako babesa berretsi du, eta "ekintza positiboko neurrien beharra" azpimarratu du, "espazio publikoan emakumeen eta gizonen artean dagoen desoreka erabat zuzentzeko, eta emakumeen benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko"
Senatua
2024/06/18
EAJ-PNVren ekimenez, osasun-produktuak egiaztatzeko erakunde berrien akreditazioa bizkortzeko eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari
Nerea Ahedok dio Estatuan notifikazio zentro bakar bat egoteak atzerapenak sortzen dituela, hornidura mehatxatzen dutenak, pazientearen segurtasunari kalte egiten diotenak, produktua garestitzen dutenak eta berrikuntza eta lehiakortasuna geldiarazten dituztenak

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















