Berriak

Senatua

2023/02/27

Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharan duen jarreraren "opakotasuna argitzeko” eskatu dio Imanol Landak Albares ministroari

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren sorreraren 47. urteurrenean, senatari jeltzaleak saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea aldarrikatu du Kanpo Arazoetako ministroaren aurrean

Senatua

2023/02/23

Euskararen inguruan hartutako konpromisoak betetzeko eskatu dio Luke Uribe-Etxebarriak RTVEri

Azpimarratu duenez, Ikus-entzunezkoen Legeak euskarazko bikoizketa eta/edo azpitituluetarako betebeharrak ezartzen ditu eta “RTVE ez da betetzen ari”

Senatua

2023/02/22

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak aldiriko trenbideetan tren irisgarriak jar ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari

Maribel Vaquerok agerian utzi du irisgarritasuna bermatu behar dela bai geltokietan bai material ibiltarian, eta eskatu du, unitate berriak iritsi arte, gutxieneko CIVIA tren kopuru bat bermatzea Euskadin

Senatua

2023/02/22

EAJ-PNVk Unibertsitate Sistemaren Legearen alde bozkatu du, euskal unibertsitate-sistemaren garapenari bide ematen diola iritzita

Rosa Peralek azpimarratu duenez, testu berriak Euskadiko errealitate sozialean oinarritutako sistema garatzea ahalbidetzen du

Senatua

2023/02/21

Almudena Otaolak lege-testuak euskaratzea sustatu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari, prozedura judizialetan erabili ahal izateko

Agerian utzi du, itzulpen ofizialak ematen duen segurtasun juridikorik gabe, interesdunek uko egin ohi dietela beren hizkuntza-eskubideei prozedura judizialetan

Senatua

2023/02/21

Euskadik Europar Batasuneko erakundeetan “zuzenean parte hartu nahi, ahal eta behar” duela adierazi dio Beltran de Herediak Pedro Sanchezi

EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan, EBko Kontseiluan izango duen lehendakaritza aukera paregabea da Europako organoen demokratizazioan aurrera egiteko, “gure eskumenen esparruko gaiei buruz erabakitzeko”

Senatua

2023/02/20

EAJ-PNVk Georgia Europar Batasunean sartzeko hautagaitza babestu du Tbilisin

Luke Uribe-Etxebarriak adierazi duenez, “georgiar herriak merezi du eta eskubidea du europar familiako herrialde aske, demokratiko eta oparoekin lankidetzan eta batasunean bizitzeko”

Senatua

2023/02/16

Imanol Landak Estatuko Fiskal Nagusiari eskatu dio Barrionuevok GALi buruz egindako adierazpenen eta Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko grabazioen inguruan jardun dezala

Bere garaian Felix Bolaños eta Dolores Delgadori egindako aldarrikapen honi heldu dio berriro EAJ-PNVk, biktima horiei egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidearen alde

Senatua

2023/02/16

EAJ-PNVk Pedro Sanchezi galdetuko dio ea Euskadik EBko Kontseiluko alderdi ezberdinetan izango duen parte-hartzea sustatuko duen bere presidentzian

Astearteko kontrol saioan, legeak euskaraz eta gainerako hizkuntza ofizialetan ere promulgatzea aurreikusten duen galdegingo dio, baita ere, Espainiako Gobernuari

Senatua

2023/02/09

EAJ-PNVren ekimenez, osasun arloko profesionalen defizita arintzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Senatuak Espainiako Gobernuari

Nerea Ahedok Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialistak diren profesionalen falta nabarmendu du, eta irtenbideak eskatu ditu osasun-prestakuntza espezializatuan

Senatua

2023/02/09

EAJ-PNVk funtsezkotzat jotzen du arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak eraginkortasunez babestea

Euskal Taldeak ustelkeriaren aurkako borrokari eta arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko legearen alde bozkatu du

Ezagutu Gure Senatariak