Berriak

Senatua

2022/10/26

Estefanía Beltrán de Herediak PPri eta PSOEri organo konstituzionalak euren intereserako erabiltzeari uzteko eskatu die

Adierazi duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berritzearen inguruan sortutako egoerak “Euskadiri euskal botere judizial propioa emateko beharrari buruzko gure ustea indartzen du”

Senatua

2022/10/26

Luke Uribe-Etxebarriak teknologia humanizatzearen alde egin du, Giza Eskubideak babestuz

Bere iritziz, “aurrerapen teknologikoaren eta giza eskubideen babesaren arteko oreka egokia lortzeko premia larria dago, eta teknologia pertsonen zerbitzura jartzeko premia, giza duintasunaren errespetuan”

Senatua

2022/10/25

Maribel Vaquerok Karrantzako trenbide-sarea inbertsio eta mantentze-lanez hornitzera premiatu du Espainiako Gobernua, kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko

Garraio ministroari gogorarazi dio trenak “harana egituratu eta indartu duela iraganean, eta, batez ere, etorkizuneko linea dela”

Senatua

2022/10/25

Juan Carlos Medinak Planas ministroari eskatu dio Europako Batzordeari eska diezaiola arrantza eremu batzuen murrizketa kentzea edo kautelaz etetea

Bere iritziz, “arrantza-sektoreak babes gehiago merezi du, itsas baliabideak mantentzeko egiten duen ahaleginagatik, hainbeste itsasontzi desegitea ekar lezaketen inposizioak baino”

Senatua

2022/10/20

EAJ-PNVk Ipar Atlantikoko arrantza zonaldeen itxierak euskal flotan izango duen eraginagatiko kezka eramango du Senatura

Astearteko kontrol saioan, Euskal Taldeak Karrantza eta Bilbo arteko trenen maiztasunez ere galdetuko du

Senatua

2022/10/19

EAJ-PNVren ekimenez, etxeko langileen lan-baldintzak parekatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Senatuak Espainiako Gobernuari

Nerea Ahedoren ustez, irailaren amaieran baliozkotutako dekretua “norabide onean doa”, baina kolektibo horren “prekarietatearekin eta diskriminazioarekin amaitzeko urratsak ematen jarraitu behar” dela egiaztatu du

Senatua

2022/10/18

Beltrán de Herediak jarduera ekonomikoa bermatzeko eta dinamizatzeko baliabideak bideratzea eskatu dio Sanchezi, neurri sozialekin batera

Senatuko Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio azal dezala nola antolatuko dituen erreforma fiskalak eta zerga berriak EAEko eta Nafarroako eskumenekin talka egin ez dezaten

Senatua

2022/10/11

Maribel Vaquerok trenbide korridorearen egitasmo tronkalak burutzea eskatu du, errepide bidezko salgaien trafikoa murrizteko

Estatuko Garraio idazkariari gogorarazi dio Lille eta Jundiz arteko linea lehentasunezkotzat jotzen duela Europak

Senatua

2022/10/06

Pandemiarekin Euskadin kendutako tren zerbitzuak berrezartzeko eskatu dio EAJ-PNVk Garraio Ministerioari

Maribel Vaquerok salatu duenez, “maiztasunak eta zerbitzuak berreskuratu direla errepikatu diguten arren, badakigu ez dela horrela”

Senatua

2022/10/05

Nerea Ahedoren ustez, amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa sortzeko legeak justizia egiten dio aldarrikapen historiko bati

Euskal Talde Parlamentarioak azlde bozkatu du Eusko Legebiltzarrak duela hamarkada bat bultzatutako eta gaur Senatuan onartutako ekimenaren alde

Senatua

2022/10/05

EAJ-PNVk Memoria Demokratikoaren Legea babestu du, kontuan hartuz “urrats garrantzitsua dela egin beharko den bidean”

Estefanía Beltrán de Herediak aitortu du gaur Senatuan onartu den legea aurrerapauso argia dela 2007ko Memoria Historikoaren Legearekin alderatuta

Senatua

2022/10/04

Etxeko langileen lan-baldintzak benetan parekatzeko urratsak ematen jarraitzeko eskatu dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Nerea Ahedok Lan ministroari adierazi dio joan den astean berretsitako Errege Dekretuarekin aukera bat galdu dela, anbizio handiagokoa izan behar zuela

Ezagutu Gure Senatariak