Berriak

Senatua

2023/04/19

Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari eskatu dio Europako erakundeen aurrean defenda dezala Korridore Atlantikoa lehentasunez amaitzea

Bere defentsarako konpromiso politiko eta instituzional “sendoagoa” eskatu dio, eta bi estatuei dagozkien tarteak “atzerapen gehiagorik gabe” gauza dezatela

Senatua

2023/04/19

EAJ-PNVk bultzatuta, kooperatibek berdintasun-planak erregistratu ahal izango dituzte, eta, horrela, lizitazio publiko eta hobarietarako aukera izan

Senatuak xedapen bat onartu du, aldi baterako eta araudi espezifiko bat onartu arte, lan elkartuko kooperatibei beren planak REGCON erregistroan inskribatzeko aukera emango diena

Senatua

2023/04/18

Nerea Ahedok epe laburreko neurriak eskatu dizkio Escrivá ministroari Gizarte Segurantzaren bulegoetako kolapso jasanezina konpontzeko

Aurpegiratu dionez, “duela hiru urte estrategia bati buruz hitz egin zenigun, baina oraindik ez dugu ikusi”, baita bere txoke-planak ez duela funtzionatzen ere

Senatua

2023/04/18

Espainiako Gobernuak Mikel Zabalzaren familia birbiktimizatu izana aurpegiratu dio Almudena Otaolak, bere torturan eta heriotzan inplikatutako guardia zibil bat sarituz

Grande-Marlaskari adierazi dionez, honek erakusten du, lau hamarkada geroago, “Exekutiboarentzat ez duela inolako garrantzirik”

Senatua

2023/04/13

EAJ-PNVk Mikel Zabalzaren heriotzarekin zerikusia izan zuen teniente jenerala Guardia Zibileko buruzagitzara igotzearen arrazoiak galdetuko dizkio Grande-Marlaskari

Datorren asteartean, Gobernuaren Kontrolerako Saioan, Gizarte Segurantzaren bulegoetako arretaren kolapsoa konpontzeko neurriak ere eskatuko ditu Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak

Senatua

2023/03/29

Maribel Vaquerok Euskadiko tren zerbitzuak indartzea eskatu du berriz ere

Karrantza Haranen eskaintzen den zerbitzuaren kalitate kaskarra salatu du

Senatua

2023/03/29

EAJ-PNV Hitzarmena, Kontzertua eta Kupoa eguneratzearen alde agertu da, “gure autogobernuaren zutabe direlako”

Maria Dolores Etxanok azpimarratu du bere onarpenak “egonkortasuna ematen duela ziurgabetasun une batean, baina baita etorkizuneko ideia zentralizatzaileen, ultraeskuinaren mehatxuen edo balizko gobernu aldaketa baten aurrean ere”

Senatua

2023/03/28

Distantzia ertain eta luzeko tren-zerbitzuaren kalitatea murriztu delako haserrea agertu dio Maribel Vaquerok Garraio ministroari

Donostia eta Madril arteko Alvia unitate bi Intercity direlakoekin ordezkatu dituztelako arrazoiak eta iraupena ezagutzea eskatu du, erabiltzaileen animoak piztu duten aldaketak

Senatua

2023/03/28

Euskadik Europar Batasuneko Gobernantza Ekonomikoaren esparru berriaren definizioan parte hartzea eskatu du Luke Uribe-Etxebarriak

EAEko zerga-administrazioak kontuan har ditzala eskatu dio Nadia Calviño Gobernuko lehendakariordeari

Senatua

2023/03/23

Euskadin distantzia ertain eta luzeko tren zerbitzuaren kalitate murrizketagatik galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Astearteko kontrol saioan, Europar Batasuneko Gobernantza Ekonomikoaren esparru berriari buruz duen jarrera azaltzeko ere eskatuko dio Exekutiboari

Senatua

2023/03/16

EAJ-PNVk Nadia Calviño animatu du industria proiektu estrategikoak Berreskuratze Planaren “giltzarri” izan daitezen

Luke Uribe-Etxebarriaren iritziz, beharrezkoa da Estatuko hainbat lurraldetan instalatutako industria-gaitasunak indartzea

Senatua

2023/03/14

Gobernuak gizarte-ekonomiaren lege integralean hartuko du aintzat EAJ-PNVrekin zuen konpromisoa kooperatibek berdintasun-planak erregistratu ahal izan ditzaten

Enpleguko estatu-idazkariak aurreratu du “ahalik eta lasterren” eramango dela Gorte Nagusietara “arazoa konponduko luketen probatutako formulekin”

Ezagutu Gure Senatariak