Berriak

Senatua

2022/09/08

Luke Uribe-Etxebarria defiende el Derecho Civil y Foral vasco

El senador de EAJ-PNV reivindica también las competencias que corresponden a Euskadi en el debate del Proyecto de Ley de creación y crecimiento de empresas

Senatua

2022/09/07

Nerea Ahedok migratzaileentzako bide seguruak ezartzeko beharra azpimarratu du

PSOEri aurpegiratu dio Gasteizen babestu zuen eskaera bat baztertu duela, eta EH Bilduri euskal administrazioekin “garratza” izatea eta Espainiako Gobernuaren aurrean “amore ematea” eskumena honi dagokionean

Senatua

2022/09/06

Energiaren kudeaketari ekiteko epe luzerako ekintzak ere landu behar direla ohartarazi dio Estefanía Beltrán de Herediak Pedro Sanchezi

Senatuko EAJ-PNVko bozeramaileak Eusko Jaurlaritzak Kontingentzia Planari egindako ekarpenak kontuan har ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, Bilboko porturako gas likidotuaren bigarren kargategia barne

Senatua

2022/09/05

Euskadik Europar Batasuneko Ecofin eta Barne Kontseiluetan parte hartzea eskatu du Luke Uribe-Etxebarriak

“Europar Batasuneko Kontseilu Europarrean Makroeskualde Euroatlantikoaren eraketa bultzatzea” ere eskatu dio Kanpo Gaietako ministroari

Senatua

2022/07/25

EAJ-PNVk Europar Batasunaren kanpo-politika sendo eta eraginkorra defendatu du

Luke Uribe-Etxebarriak, EHUren Udako Ikastaroan, “Europako Kanpo Politika eta Segurtasun Komuna modu erabakigarrian garatzeko beharra” adierazi du

Senatua

2022/07/19

María Dolores Etxanok Sexu Askatasunaren Legeak biktimei eskubide gehiago eskaintzen dizkietela nabarmendu du

Euskal Taldeak legea babestu du Senatuan, eta Eusko Jaurlaritzak sexu-indarkerien aurka ezarritako protokoloen balioa azpimarratu du

Senatua

2022/07/12

EAJ-PNVren ekintza bateratua Madrilen eta Bruselan, Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoko mugikortasun-programetan parte hartzen dutenentzako on line hizkuntza-laguntzako OLS plataforman euskara txertatzeko

Rosa Peral senatariak eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak ekimen bana abiarazi dute aldi berean Senatuan eta Europako Parlamentuan, euskara eta beste hizkuntza gutxitu batzuk Online Linguistic Support (OLS) plataforman sar daitezen eskatzeko. Ekintza bateratu honen bidez nabarmendu nahi da horrelako erabakietan erakunde komunitarioek estatu kideekin bat egiten dutela, eta Gobernua animatu nahi da bere baimena eman diezaion arazo tekniko eta legalik sortzen ez duen inkorporazio bati

Senatua

2022/07/01

Demokraziek desinformazioaren eta zibererasoen aurkako estrategia bat behar dutela nabarmendu du EAJ-PNVk

Luke Uribe-Etxebarriak ELGAren Sare Parlamentario Globalean adierazi duenez, “adimen artifizialaren eta Big Dataren abangoardian ez daudenak ezinbestean beste potentzia batzuen menpeko bihurtuko dira, eta horiek kontrolatuko dituzte”

Senatua

2022/06/28

Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan unibertsitate-gradu dualetarako beka-sistemaren trantsizio-aldi bat sartzea eskatu du Rosa Peralek

Halaber, euskara OLS plataforman -online hizkuntza-laguntza- sartzeko deia egin du, Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoko mugikortasun-programetan parte hartzen dutenei laguntzeko

Senatua

2022/06/27

Maribel Vaquerok Melillako mugan izandako heriotzak argitzea eta horrelakorik berriro gerta ez dadin neurriak hartzea eskatu du

“Europa humanitarioagoa” eskatu du, “mugak beldurrezko bidaia baten amaiera tragikoa bihur ez daitezen”

Senatua

2022/06/22

EAJ-PNVk webgune eta aplikazio informatikoek irisgarritasun-baldintza guztiak bete behar izatea ahalbidetu du

Euskal Talde Parlamentarioak tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako legea babestu du Senatuan, orain Diputatuen Kongresuan onartu beharko dena

Senatua

2022/06/22

Ikus-entzunezkoen Legean, bere zuzenketei esker egindako hobekuntzak azpimarratu ditu Luke Uribe-Etxebarriak, baina ekoizle independenteen tratamendua deitoratu du

Senatariak dionez, “ez da nahi genukeen legea, baina ikus-entzunezko autogobernua, EITBren gobernantza eta euskararen gutxieneko presentzia babestea lortu dugu”

Ezagutu Gure Senatariak