Berriak
Senatua
2016/03/02
Euzko Abertzaleak Taldeak Orduñako tren geltokiko irisgarritasun trabak konpontzeko dagoen kexa eramango du Senatura
Mugikortasun urria duen erabiltzaile baten eskaera bere egin du EAJk, eta ekimenak aurkeztuko dituela eta Sustapen Ministerioarekin kontaktuan jarriko dela iragarri du
Senatua
2016/02/26
EAJko senatari eta diputatuak ‘Askatasun eguzkia. Sabino Arana 1865-1903‘ erakusketan izan dira
Lehen aldia da Sabino Aranaren pertsonaia eta bere garaiari buruzko mostra egiten dela
Senatua
2016/02/25
Lea Artibai ikastetxeko ikasleei harrera egin diete Senatuan Cazalisek eta Etxanok
Eskualdeko senatariek egoitza erakutsi eta Senatuaren nondik-norakoen berri eman diete
Senatua
2016/02/23
EAJren senatariak Uxue Barkosek Nueva Economía Fórum topaketan egin duen agerraldian izan dira
Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre eta Maria Dolores Etxano gonbidatu moduan izan dira, Euzkadi Buru Batzarreko presidente den Andoni Ortuzarrekin batera, Daniel Innerarityk aurkeztu duen ekitaldian.
Senatua
2016/02/20
EAJko senatariak giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimentzako erreparazio-proposamenei buruzko Jardunaldian izan dira
Jokin Bildarratz, Maria Eugenia Iparragirre eta Victoriano Gallastegi Giza eskubideen urraketak jasan dituzten aitortu gabeko biktimentzako erreparazio-proposamenei buruzko Jardunaldian izan dira gaur Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldian Dekretuak babestutako biktimek aitorpen instituzionala jaso dute Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan den saioan.
Senatua
2016/02/11
Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordeetako bozeramaileak hautatu ditu
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak Batzordeetako bozeramaileak hautatu ditu, eta Herri Erakundeetakoan Bigarren Idazkaritza izango du.
Senatua
2016/02/09
Bildarratz: “PPk ez du hitza bete; ez da fidatzekoa”
Bozeramaileak jakinarazi duenez, Alderdi Popularrak EAJri Senatuko Batzorde baten presidentzia uztea hitzartu zuen baina atzera egin du, antzematen duenez, Gobernua eratzeko alderdiak dituen kontaktuak direla eta
Senatua
2016/02/04
Iparragirrek berdintasun prozesuan hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du
EAJren senatariak Deusto Business School eta Mujeres Tech elkarteek antolatutako Women in Steam izeneko emakumeen lidergorako topaketan hartu du parte. Topaketa Steam izeneko jardueretan emakumezkoek gero eta handiagoa duten protagonismoa aztertzeko eta proposamenak egiteko antolatu da.
Senatua
2016/02/02
Bildarratzek komunikabideen fokuetatik alde egin eta programen inguruan lan egitea eskatu du
Senatuko EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, hauteskundeak errepikatzea “arduragabekeria handia izango litzateke; hiritarren borondatearekin jolastea”
Senatua
2016/02/01
Bildarratzek Castelaok Galeuscaren sorreran izan zuen garrantzia goraipatu du bere jaiotzaren urteurrenean
Jokin Bildarratz Galizian izan da asteburu honetan Daniel Alfonso Rodríguez Castelao jaio zela 130 urte bete direla ospatzeko ekitaldian.
Senatua
2016/01/27
EAJko senatariak Holokaustoa gogoratzeko ekitaldian izan dira
Goi Ganberako antzinako bilera aretoak hartu du Holokaustoa Gogoratzeko eta Gizateriaren aurkako Krimenak saihesteko Egunaren ekitaldi nagusia
Senatua
2016/01/25
Euzko Abertzaleak Taldeak Legebiltzarrarekiko harremana sendotu du presidentearekin batzartuz
Europako Batasunean Autonomia Erkidegoentzako Eusko Legebiltzarrak nahi duen papera defendituko dutela jakinarazi diote Bakartxo Tejeriari EAJren senatariek

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















