Berriak
BERRIA
2007/05/24
Senatuak berriro ekingo dio lanari Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldearen bi galdera erantzunez
Elena Etxegoyen eta Inmaculada Loroño, EAJko senatariek bi galdera egingo dizkiote Exekutiboari datorren asteazkenean hasiko den kontrol saioan.
BERRIA
2007/05/24
Maquedak nazioarteko txapelketetan selekzio autonomikoen partehartzeari buruz galdetuko dio Jaime Lissavetzkyri
Javier Maquedak, EAJko senatariak, Estatuko Kirol Idazkariaren, Jaime Lissavetzkyren, agerraldia eskatu zuen Eusko Legebiltzarrean onartu zen ekimenaren ondorioz; Gasteizeko Legebiltzarrak 10/1990 Kirol Legea aldatzeko eskatzen den Gorteetan defendatuko den Lege Proposamena onartu zuen.
BERRIA
2007/05/09
Víctor Bravok Gobernuari Orioko Oribarzar hondartzan egin beharreko obrak lehenbailehen egiteko eskatu du
Victor Bravo, EAJko senatariak bere poza azaldu du Oria ibaiean egingo diren obrak aurten egingo direlako; bertan lohia kentzeko asmoa baitago. Haatik, eskakizun hau Orioko udalak 2002an egin zuela azpimarratu nahi izan du.
BERRIA
2007/05/09
Maqueda: “Kultura sailburuak Luis Iriondo, Gernikako bonbardeaketatik bizirik irten zen gizona agurtu nahi ez izanak benetan harritu gaitu”.
Javier Maquedak, EAJkosenatariak, Calvo sailburuari "Guernica" koadroa Euskadira eramateak eragingo lituzkeen kalteak baloratuko dituen informea ez egiteko arrazoiak eskatu dizkio. Gogora dezagun mozio bidez onartu zuela Senatuak informea egitea.
BERRIA
2007/05/03
Xabier Albistur Estatu Mexikarren eta Autonomia Erkidegoen arteko erlazioak bultzatzearen alde azaldu da
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, bi estatuen arteko inbertsio estrategia bat egiteko eskatu du; proiektua, betiere, Mexikoko Estatu eta Espainiar estatuko Autonomia Erkidegoak kontuan hartuta.
BERRIA
2007/05/03
Maquedak "Guernica" koadroa Guggenhein museora eramatea ahalbideratu dezakeen informea egitea baimenduko duen galdetuko dio Gobernuari
JAVIER MAQUEDAk, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak, GALDERA bat egingo du asteazkenean ospatuko den Gobernuaren kontroleko saioan.
BERRIA
2007/05/03
Víctor Bravo Marokon aurkitzen da, bertako autoritateekin bilerak mantenduz
Víctor Bravo, EAJko senataria hainbat erakunde eta autoritateekin bilduko da Sáharako egoera sakonki ezagutzeko asmoz. Gogora dezagun Senatuak, apirilean, Saharauiar Herriaren autodeterminazio eskubidea onartzen zuen mozioa onartu zuela EAJk sartutako emendakin bati esker.
BERRIA
2007/04/26
Xabier Albistur Frantziako Senatuko Industria Presidentearekin bilduko da
Xabier Albistur, EAJko senatari eta Goi Ganbarako Industria Komisioko presidentea, Frantziako homologoarekin bilduko da gaur eguerdian Frantziako Enbaxadan.
Bileran, energia politika ezezik, Frantziaren eta espainiar estatuaren arteko interkonexio gasistiko eta elektrikoari buruz hitz egingo dute.
BERRIA
2007/04/25
Etxegoyenek saharauiarrek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa salatu du
Gaur goizean Goi Ganbaran ospatu den kontrol saioan, Elena Etxegoyen, EAJko senatariak Gobernuari Saharak jasaten duen okupazio ilegalari buruz galdetu dio.
BERRIA
2007/04/25
Victor Bravok Bilboko Portuan sartzerako garaian burdinbideek dituzten kongestio arazoekin amaitzeko eskatu dio Exekutiboari
Victor Bravok, EAJko senatariak Gobernuari Bilboko Portuko azpiegitura arazoak konpontzeko neurriak har ditzan eskatu dio. Horien artean, trenbide sarean "blokeo sistema automatikoa jartzea", trafikoa %40an areagotu dadin.
BERRIA
2007/04/25
Victor Bravo: “ EAJk Lurzoruaren Legeak espekulazioaren aurkako herramintak edukitzea lortu du Senatuan”
Etxebizitza Komisioan EAJk duen bozeramaleak, Victor Bravok, Lege Proiektu hau Senatutik igaro ondoren "nabarmenki hobetu" dela baietsi du.
BERRIA
2007/04/25
Zubiak Itun Ekonomikoa babesteko lege mekanismoen aldaketa eskatu dio Gobernuari
Joseba Zubia, EAJk Senatuan duen bozeramaleak, Gobernuari "konpromezua eta borondatea" eskatu dio Itun Ekonomikoaren aurkako inpugnazioek eragindako ziurgabetasun juridiko eta baldintzapen ezberdinei aurre egiteko.