Alderdi Eguna 2026

Berriak

BERRIA

2007/12/04

Legebiltzarreko Kazetari Elkarteak Javier Maqueda eta Iñaki Anasagasti proposatu ditu urteko sarien ekitaldirako

Javier Maqueda eta Iñaki Anasagasti EAJko senatariak izan dira Elkarte honek hautatu dituen legebiltzarkideak; lehenengoa  "errebelazio senatari" saria lortzeko proposatua izan da; bigarrena, aldiz, "urteko senataria".

BERRIA

2007/11/27

EAJko Senatuko taldeak 13,4 milioi euro lortu ditu aurrekontuen negoziazioan


Xabier Albistur EAJko senataria pozik azaldu da PSOErekin lortutako akordioen ondoren. Ordezkari jeltzalaren hitzetan, "aldaketa hauek Aurrekontuen Legea asko hobetuko dute, eta ikerketa eta garapen arloan Euskadik aurrera egin dezan ahalbideratuko du".

BERRIA

2007/11/15

Albistur: “Un buen resultado de la negociación entre FORTIA y los productores de energía eléctrica facilitaría la reducción del déficit tarifario”

El senador del PNV, Xabier Albistur, ha indicado que "el éxito de las negociaciones permitiría liberalizar un elevado porcentaje del coste de la energía". Para ello, ha instado al Ministerio de Industria a "atender la demanda de FORTIA y facilite la negociación entre los grandes consumidores y las empresas productoras de electricidad".

BERRIA

2007/11/15

Maquedak “Puerto operazioari” buruz argitaratutako azken berrien inguruan galdetuko dio Gobernuari

Javier Maqueda EAJko senatariak datorren asteazkenean ospatuko den kontrol saioan galdera egingo dio Gobernuari; bertan, ordezkari jeltzaleak Richard Pound (Dopingaren aurkako Mundu mailako agentziako presidenteak) egindako azken adierazpenen inguruan galdetuko du, izan ere, Pounden ustez, ezinezkoa da horrelako operazio batean txirrindulariak soilik egotea.

BERRIA

2007/11/07

Albisturrek ikerkuntza zientifiko eta teknikoari dagokion konpetentzia exijitu dio Gobernuari

Xabier Albistur EAJko senatariak adierazi duenez, "transferentzia hau ez egitea estatutuaren paktua haustea" da, izan ere, Estatutuak dionez, "EAEren konpetentzia esklusiboa da, Estatuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuz".

BERRIA

2007/11/07

Zubiak konpetentzien transferentziari dagokionez, legealdi honen “porrota” aurpegiratu dio Zapaterori

Joseba Zubia  EAJko senatariak "talante eta aldaketarako legealdia porrot hutsa" izan dela esan dio Presidenteari; bozeramale jeltzalearen hitzetan, "lau urte hauetan ez da Gernikako Estatutuan agertzen dena bete".

BERRIA

2007/11/06

El PNV apoya, con reticencias, el “cheque bebé”

El senador del PNV, Javier Maqueda, se ha mostrado muy crítico con la ayuda de 2500 euros prometida por el Gobierno; a su juicio, "esta medida, además de invadir competencias de las Comunidades Autónomas, llega tarde, es insuficiente, y puramente electoralista".

BERRIA

2007/11/06

Informazioaren Gizartearen alde benetan lan egiten dutenak Autonomia Erkidegoak direla adierazi du Albisturrek

Xabier Albistur EAJko senatariak "Gobernuak aurrerapausuak" eman dituela onartu arren, "Avanza Plana esaterako", "teknologia eta informazioarekin erlazionatutako programa garrantzitsuenak abian jarri dituztenak Autonomia Erkidegoak" izan direla azpimarratu  du, "unibertsitate, ikerketa zentru eta enpresekin elkarlanean".

BERRIA

2007/11/05

“Doktore” terminoaren erabilera erregulatzeko ekimenaren aurrean, EAJk legebiltzar talde guztien babesa jaso du

Javier Maqueda EAJko senatariak "terminoaren erabilera erregulatzea oso garrantzitsua" dela esan du, "horrenbeste lan egin duen kolektiboaren irudia duintzeko" batez ere. Iniziatibak Senatuko legebiltzar talde guztien babesa jaso du.

BERRIA

2007/10/31

Albisturrek Frantziako Exekutiboak Hondarribiko Aireportuaren aktibitatearengan esku hartzea gelditzeko hartuko dituen neurriei buruz galdetuko dio Gobernuari

Xabier Albistur EAJko senatariak neurri zehatzak exijituko dizkio Exekutibo sozialistari, izan ere, Frantziako esku hartze honen helburu nagusia hegaldi kopuruaren murriztea da.

BERRIA

2007/10/31

Zubiak legealdi honetan zehar Euskadiri zenbat konpetentzia transferitu dizkion galdetuko dio Zapaterori

Goi Ganbaran EAJk duen bozeramaleak, Joseba Zubiak, datorren asteko kontrol saioan galdera bat egingo dio Rodríguez Zapatero presidenteari. Bertan, Euskal Autonomi Erkidegoari oraindik transferitu ez zaizkion eskumenen inguruan galdetuko dio; zehazki, legealdi honetan zenbat transferitu diren esatea eskatuko dio.

BERRIA

2007/10/29

Albisturrek Euskadin onartu den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari 2010 buruz galdetuko dio Gobernuari

Xabier Albistur EAJko senatariak Euskal Autonomia Erkidegoak Estatutuaren arabera ikerketa zientifiko eta teknikoarekiko duen konpetentzia esklusiboa aldarrikatuko du berriro ere.

Ezagutu Gure Senatariak