Berriak
BERRIA
2007/11/05
“Doktore” terminoaren erabilera erregulatzeko ekimenaren aurrean, EAJk legebiltzar talde guztien babesa jaso du
Javier Maqueda EAJko senatariak "terminoaren erabilera erregulatzea oso garrantzitsua" dela esan du, "horrenbeste lan egin duen kolektiboaren irudia duintzeko" batez ere. Iniziatibak Senatuko legebiltzar talde guztien babesa jaso du.
BERRIA
2007/10/31
Albisturrek Frantziako Exekutiboak Hondarribiko Aireportuaren aktibitatearengan esku hartzea gelditzeko hartuko dituen neurriei buruz galdetuko dio Gobernuari
Xabier Albistur EAJko senatariak neurri zehatzak exijituko dizkio Exekutibo sozialistari, izan ere, Frantziako esku hartze honen helburu nagusia hegaldi kopuruaren murriztea da.
BERRIA
2007/10/31
Zubiak legealdi honetan zehar Euskadiri zenbat konpetentzia transferitu dizkion galdetuko dio Zapaterori
Goi Ganbaran EAJk duen bozeramaleak, Joseba Zubiak, datorren asteko kontrol saioan galdera bat egingo dio Rodríguez Zapatero presidenteari. Bertan, Euskal Autonomi Erkidegoari oraindik transferitu ez zaizkion eskumenen inguruan galdetuko dio; zehazki, legealdi honetan zenbat transferitu diren esatea eskatuko dio.
BERRIA
2007/10/29
Albisturrek Euskadin onartu den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari 2010 buruz galdetuko dio Gobernuari
Xabier Albistur EAJko senatariak Euskal Autonomia Erkidegoak Estatutuaren arabera ikerketa zientifiko eta teknikoarekiko duen konpetentzia esklusiboa aldarrikatuko du berriro ere.
BERRIA
2007/10/24
Albistur critica la deficiente gestión del Gobierno en política de infraestructuras y exige un nuevo modelo para conseguir mayor eficacia
El senador del PNV, Xabier Albistur, ha denunciado que el Ejecutivo socialista "no ha establecido un sistema de financiación para las Comunidades Autónomas que permita cubrir el déficit originado por el propio Gobierno en cumplimiento de sus competencias". En este sentido, ha afirmado que el caos de infraestructuras que se está produciendo en Catalunya es un caso más por la falta de fe del Gobierno en el Estado de las Autonomías.
BERRIA
2007/10/24
Loroñok Idoia Francések bere errugabetasuna frogatzeko berme prozesalak izan dituela zalantzan jarri du
Inmaculada Loroño EAJko senatariak Gobernuari Idoia Francés Santurtziko hiritarraren egoera hobetzeko neurri gehiago har ditzan eskatu dio; gogora dezagun Idoia Francés kartzelan sartu zutela droga trafikoa delituagatik, eta lau urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra jaso du.
BERRIA
2007/10/24
Anasagastik Usón Generala azaroaren zazpian kartzelatik irten dadin Gobernuari egin beharreko gestio guztiak egin ditzala eskatu dio
Iñaki Anasagasti EAJko senatariak "Usón Generalak datorren hilabetean zigorraren bi herenak beteko dituela" adierazi du, honek baldintzapeko askatasuna ahalbideratuko lukeela gaineratuz. Honen aurrean, kartzelatik irten dadin Moratinos Ministroari behar diren kudeaketa guztiak egin ditzala exijitu dio.
BERRIA
2007/10/24
Maquedak hizkuntza koofizialen irakaskuntza Estatu guztira hedatu dadila eskatu du
Javier Maqueda EAJko senatariak euskara, katalana eta galegoa Estatu guztiko eskoletan irakasteak "elkarbizitza errazteaz gain, areriotasun eta gorrotoak baztertzea lagunduko" duela adierazi du.
BERRIA
2007/10/23
Azurzak mendialdeko esne ekoizpena gehiago babestea exijitu du
Ramon Azurza EAJko senatariak "Europako mendialdeko esne ekoizpena gal ez dadin nolabaiteko esku-hartze publikoa eskatu du, bai esne kuoten bitartez, edo bestelako sistemen bidez".
BERRIA
2007/10/23
Maqueda: “La publicación de las balanzas fiscales por parte del Gobierno nos permitiría demostrar que Euskadi no es insolidaria con el resto del Estado”
El senador del PNV, Javier Maqueda, ha apoyado la iniciativa presentada por el Grupo Parlamentario de Convergencia i Unió que apuesta por publicar las balanzas fiscales. En palabras del senador jeltzale, "divulgar estos datos nos ayudaría a probar, con datos objetivos, que Euskadi no es insolidaria con el resto del Estado, y contribuye como las demás Comunidades al erario público".
BERRIA
2007/10/23
Azurzak atungorriaren arrantzaren debekuak eragindako kalteen aurrean laguntzak eskatu ditu Kantauri itsako arrantzaleentzat
Ramon Azurza EAJko senatariak Exekutiboak atungorriaren arrantzaren debekuak Kantauri itsasoko arrantzaleengan eragindako ondorioen aurrean neurri gehiago hartzeko beharra azpimarratu du, hauek modu "jasangarri eta arduratsuan" egiten baitute lan. Senatari jeltzaleak "Espainiako merkatuan bai kanpotik eta baita Estatuan bertan modu ilegalean harrapaturiko atungorria" aurki daitekela salatu du.
BERRIA
2007/10/19
Elena Etxegoyenek Saharako Herriari Laguntzeko Europako Batzordeen Konferentzian hartuko du parte
Elena Etxegoyen EAJko senataria Erroman izango da urriaren 19tik 21era Saharako Herriari Laguntzeko Europako Batzordeen 33. Konferentziaren ospakizunean. Gauzak horrela, Erromak lehengo urtean Gasteizen egin ziren jardunaldiak jasoko ditu. Ordezkari jeltzaleak giza eskubideen inguruko lan taldean ezezik, zuzenbide eta lege gaiak jorratuko dituen lan taldean arituko da. Arlo hauetaz gain, akzio politikoa eta komunikazioa, giza laguntza, kooperazioa, gazteak, baliabide naturalak, emakumeak, gazteak eta kultura ere landuko dituzte.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















