Alderdi Eguna 2026

Berriak

BERRIA

2008/06/10

Europar Batasuna benetako komunitate politikoa izan dadin esfortzu gehiago egin daitezen eskatu dio Anasagastik Exekutibo zentralari

Europar Batasunerako Batzorde Mixtoan EAJ/PNVk duen bozeramaileak, Iñaki Anasagastik, Europarekiko interesa areagotzeko eta eszeptizismoarekin amaitzeko lan gehiago exijitu dio Moratinos ministroari; izan ere, iritzi publikoak jasotzen duen informazio bakarra batasun ekonomiko eta militarrari dagokio.

BERRIA

2008/06/06

Zubia eta Anasagasti Luis Carandell kazetaritza sarien laugarren ospakizunean egongo dira

Joseba Zubia eta Iñaki Anasagasti Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko ordezkariak, datorren astelehenean Senatuan prestatu den sari banaketara gerturatuko dira; sari hauek, Gorteei buruzko informazioa egiten duten kazetariei daude zuzenduta; oraingoan, Josefina Garcia (COPE) eta Anabel Díez (El País) izan dira sarituak.

BERRIA

2008/06/05

Anasagastik RTVEk atzerriko hauteskunde behaketetan jokatu beharreko paperari buruz galdetuko dio Gobernuari

Iñaki Anasagastik, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko ordezkariak, pasaden osoko bilkuran atzeratu zuten galdera egiteko aukera izango du datorren asteazkenean ospatuko den kontrol saioan. Bertan, Gorteetako ordezkaritza bat atzerriko hauteskundeak behatzera joaten denean RTVEk zein lan konkretu egin beharko lukeen galdetuko du.

BERRIA

2008/06/05

Anasagastik Gobernuari 25 herrialde ezberdinetan Barne Kontseilaritzak eratzeko arrazoiei buruz galdetuko dio Gobernuari

Iñaki Anasagasti, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar taldeko bozeramaileordeak, maiatzaren 30ean Ministroen Kontseiluak onartutako akordioari buruz galdetuko dio Exekutiboari; bertan, 25 embaxadetan Barne Kontseilaritzak eratzea onartu zen.

BERRIA

2008/06/05

Zubia senatari jeltzaleak Kyotoko Protokoloak dituen helburuak betetzeko gai izango den galdetuko dio Gobernuari

Joseba Zubiak, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Rodríguez Zapateroren exekutiboari azken egunotan Kyotoko Protokoloari buruz argitaratutako datuen inguruan galdetuko dio, izan ere, Estatu espainiarra helburuetatik urruntzen ari da. Zentzu honetan, hartutako konpromezuak betetzeko gai izango den galdetzea erabaki du Zubiak.

BERRIA

2008/06/03

Iñaki Anasagasti Kongresuan eratu den Europar Batasunerako Batzorde Mixtoan egon da

Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidea, Iñaki Anasagasti, legealdi honetan ere EAJ/PNVk Gorteetan izango duen bozeramailea izango da. Batzorde mixtoa gaur goizean eratu da Miguel Arias Cañete popularraren presidentziapean.

BERRIA

2008/06/02

Iñaki Anasagasti EAJk Gorteetan izango duen Europar Batasunarekin erlazionatutako Batzorde Mixtoko bozeramailea izango da

Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko senataria den Iñaki Anasagasti izango da Europar Batasunarekin erlazionatutako batzorde mixtoan EAJk duen ordezkaria. Batzordea bihar eratuko dute Diputatuen Kongresuan.

BERRIA

2008/06/02

Senatuko EAJko taldeak Gobernu zentralari “petrolearen krisi larriaren” aurrean hartuko dituen neurrien inguruan galdetuko dio

Paulino Corcuerak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak,  Rodríguez Zapateroren Exekutiboari petrolioa jasaten ari den prezio igoerari zein soluzio emango dion galdetuko dio.

BERRIA

2008/05/28

Leanizbarrutiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen tramitazioa "lehenbailehen" egiteko exijitu dio Gobernuari

Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kide den Lore Leanizbarrutiak, "kudeaketa politikorako tokiko administrazioa estrategikoa dela" azpimarratu nahi izan du; hori dela eta, Exekutiboari Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen tramitazioa lehenbailehen egiteko exijitu dio.

BERRIA

2008/05/28

Senatuko EAJko legebiltzar taldeak Gobernu zentralaren “negoziazio borondate eza” gogorki kritikatu du Hondarribiako aeroportuko pista txikitzea inorekin hitz egin gabe onartu duelako

Lore Leanizbarrutia, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko senatari gipuzkoarrak Rodríguez Zapateroren Gobernuari "estrategikoak diren proiektuak inorekin kontatu gabe hartzea" leporatu dio, "ez hiritarrekin, eta ezta aeroportuaren sustapenean lanean aritu diren instituzioekin ere".

BERRIA

2008/05/27

Anasagastik Senatuak hizkuntza koofizialak errespetatzea eskatu du

Iñaki Anasagasti, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kidearen aburuz, "euskera, katalana eta galegoa gaixo dauden gazteleraren anaiak dira", eta, ondorioz, "gaztelerak ez luke inolako arazorik izan beharko hauekin elkarbizitzeko", ez baitago benetako mehatxurik.

BERRIA

2008/05/27

Internet bidez gauzatzen diren delituei aurre egiteko “neurri integralak” har daitezen eskatu du Leanizbarrutia senatariak

Lorea Leanizbarrutiak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko kideak esan duenez, "ezinbestekoa da haurrak Interneten jasan ditzaketen erasoetatik babestea", baina benetan beharrezkoa dena "guztiok teknologia berrien ondorioz pairatu ditzakegun erasoei aurre egitea da".

Ezagutu Gure Senatariak